Javier Valdivia Bilbaok Sareen Saria 2026 jasoko du, bere ibilbidea eta Euskadiko aisialdi hezitzaileari, boluntariotzari, garapen komunitarioari eta gizarte-sareari egindako ekarpena aitortzeko. Sari-banaketa maiatzaren 13an izango da, Eusko Legebiltzarrean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren eguna (maiatzak 12) ospatzeko ekitaldiekin bat eginez.

Javierrek denbora libre hezitzailea, komunitate-animazioa eta gizarte-ekintza bultzatzen eman du bere bizitzaren zati handi bat, pertsonen garapenari laguntzen dioten tresna gisa, adina edozein dela ere. Era berean, aisialdi hezitzailearen metodologiaren balio hezitzaile eta sozialaren sentsibilizazioan lan egin du, esparru horretan lan egiten duten erakundeen antolaketa-garapena bultzatuz eta sendotuz, komunitatean duten eragina areagotuz. Azken urteotan, aisialdi hezitzaileari buruzko hainbat ikerketa egin ditu.

Honako hauek dira bere lorpen esanguratsuenetako batzuk:

  • Portugaleteko La Floridan eskaut taldea sortu zuen eta bertako begiralea izan zen 1966 eta 1973 artean.
  • Euskalerriko Eskautak (1985-1989) federazioko bigarren presidentea (Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako eskaut taldeak biltzen zituen federazioa).
  • Estatu mailako Scout Mugimendu Katolikoaren (MSC, gaztelaniaz) bultzatzailea.
  • Santurtziko Urbegi Bizia eskaut taldearen sortzailea, 1994an.
  • “Ohorezko kide” izendatu zuten MSCren XLVIII. Batzarrean (2007).
  • Aisi Hezi Fundazioaren sortzaileetako bat izan zen 2007an, eta gaur egun aisialdiaren balio hezitzailea sustatzen eta aisialdi hezitzaileari buruzko azterketak egiten jarraitzen du.

El galardón reconoce el compromiso de Valdivia Bilbao con la educación en el tiempo libre, el desarrollo de la infancia y juventud, y, la creación y articulación de entidades y de redes educativas y sociales en Euskadi. El acto de entrega permitirá visibilizar su trayectoria y poner en valor el impacto del ocio educativo como herramienta de crecimiento personal y comunitario. El voluntariado es una de las señas de identidad del tercer sector social.