SAREEN SAREAK ETA TAULAK LANKIDETZA AKORDIOA SINATU DUTE EUSKADIN ETA KATALUNIAN KOMUNITATE EREDUA BULTZATZEKO
Sareen Sareak eta Taulak hitzarmen bat sinatu dute
Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen Taulako presidenteak, Francina Alsinak, eta SAREEN SAREko presidenteak, Pablo Gonzálezek, pertsonei arreta emateko eredu berriak garatzeko lankidetza-akordioa sinatu dute. Arreta hori komunitarioagoa izango da eta pertsonetan oinarrituta egongo da.


