Etxebizitza, DBE, Gizarteratzeko plana, jorratutako beste gai batzuen artean

Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaia da Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen arteko eztabaidarako organo gorena.

Mahai horrek atzo onartu zuen Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren Jarraipenerako Batzordea eratzea.

Batzorde horretan hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako hiru kidek eta sektore sozialaren hiru ordezkarik.

Saioan izan ziren Mahaiako eta SAREEN SAREAko presidentea, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Gizarte Politiketako sailburuordea, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea, Etxebizitza sailburuordea, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendari eta Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendari, sektore sozialeko sareetako ordezkariekin batera.

Aipatutako Estrategia horri jarraipena egiteko batzordea eratzea onartzeaz gain, jarraipena egin zioten laneko batzorde mistoen azken bi bilerei eta Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko Lege berrituaren inguruko eztabaida ere egin zuten.

Gai horren izapidetzeak egiteko, gobernu-koalizioa osatzen duten bi alderdiek Legebiltzarrean akordioren bat lortu behar dute oposizioko talderen batekin.

Etxebizitza sailburuordeak Etxebizitzaren Gida Plana aurkeztu zuen.

Sektore sozialak eskatu zuen zabal dadila parte-hartzea Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoaren dekretua prestatzeko prozesuan, behin betiko zirriborroa amaitu baino lehen.

Euskadiko hiri nagusietako etxerik gabeko pertsonen azken zenbaketak dio igo egin dela kopurua aurreko urteetatik.

Datu hori ikusita, Jaurlaritza eta Hirugarren Sektore Soziala bat datoz, eta esan dute, ahaleginak egiten ari diren udalerriei lagundu egin behar zaiela.

Esan dute ere bai, baliabideak behar direla errealitate horri aurre egin eta aurten onartutako Etxerik Gabeko Pertsonen Euskal Estrategia datuek erakusten dizkiguten joeretara egokitzeko.

Emakumeei arreta berezia eskaini behar zaie, zaurgarritasun handiagoa baitute.

Jaurlaritzak jakinarazi zuen, abenduan, lehendakaria buru izango duen ekitaldi bat egiteko asmoa dutela, Immigrazioaren aldeko Itun Soziala aurkezteko eta haren aldeko atxikipenak bilatzeko.

Proposamen irekia da eta gizartean eta erakundeetan adostasun partekatua bilatzea du helburu, hala, beste herrialde batzuetatik pertsonak etortzeak eskatzen duen eraldatze sozialaren prozesuari ondo aurre egiteko.

Hirugarren Sektore Sozialeko ordezkariek ere jaso dute prozesu horretan parte hartzeko gonbidapena.

Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaia (MDCE, gaztelaniaz) da Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko (TSSE, gaztelaniaz) sareen arteko eztabaidarako organo gorena eta Mahai horrek atzo onartu zuen TSSE Sustatzeko Estrategiaren Jarraipenerako Batzordea eratzea. Batzorde horretan hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako hiru kidek eta sektore sozialaren hiru ordezkarik.

Saioan izan ziren MDCEko eta SAREEN SAREAko presidente Pablo Gonzalez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia, Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Muro, Etxebizitza sailburuorde Pedro Javier Jauregi, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendari Ernesto Sainz eta Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendari Amaia Arteaga, sektore sozialeko sareetako ordezkariekin batera.

Aipatutako Estrategia horri jarraipena egiteko batzordea eratzea onartzeaz gain, jarraipena egin zioten laneko batzorde mistoen azken bi bilerei eta Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko Lege berrituaren inguruko eztabaida ere egin zuten. Gai horren izapidetzeak egiteko, gobernu-koalizioa osatzen duten bi alderdiek Legebiltzarrean akordioren bat lortu behar dute oposizioko talderen batekin.

Etxebizitza sailburuordeak Etxebizitzaren Gida Plana aurkeztu zuen. Sektore sozialak eskatu zuen zabal dadila parte-hartzea Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoaren dekretua prestatzeko prozesuan, behin betiko zirriborroa amaitu baino lehen.

Euskadiko hiri nagusietako etxerik gabeko pertsonen azken zenbaketak dio igo egin dela kopurua aurreko urteetatik eta hori ikusita, Jaurlaritza eta TSSE bat datoz, eta esan dute, ahaleginak egiten ari diren udalerriei lagundu egin behar zaiela eta baliabideak behar direla errealitate horri aurre egin eta aurten onartutako Etxerik Gabeko Pertsonen Euskal Estrategia datuek erakusten dizkiguten joeretara egokitzeko. Emakumeei arreta berezia eskaini behar zaie, zaurgarritasun handiagoa baitute.

Jaurlaritzak jakinarazi zuen, abenduan, lehendakaria buru izango duen ekitaldi bat egiteko asmoa dutela, Immigrazioaren aldeko Itun Soziala aurkezteko eta haren aldeko atxikipenak bilatzeko. Proposamen irekia da eta gizartean eta erakundeetan adostasun partekatua bilatzea du helburu, hala, beste herrialde batzuetatik pertsonak etortzeak eskatzen duen eraldatze sozialaren prozesuari ondo aurre egiteko. TSSEko ordezkariek ere jaso dute prozesu horretan parte hartzeko gonbidapena.