Sareen Sarea Eusko Legebiltzarrean izan da DSBE Legearen erreformari dagokionez iritzia erakusteko

Sareen Sarea Eusko Legebiltzarrean izan da gaur DBE-aren erreformari buruzko iritzia erakusteko.

DBE-a Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta da, eta baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsona eta familientzat da.

DBE-koonurak ez direla soilik mugatzen familia hartzaileen gaineko onuretara, baizik eta gizarte osoa, pobreziarekin amaitzen laguntzen baitu.

Eusko Jaurlaritzak DBE-aren erreforma egin nahi du, eta Sareen Sareak ze aldaketekin ez dagoen ados esan du.

Saren Sarea-rentzat hauek dira puntu garrantzitsuenak: zenbatekoen kalkulua; erroldatze-denbora; hartzailearen gutxieneko adina eta elkarbizitzako gutxieneko unitatea.

Guzti honekin Sareen Sareak espero du adostasun politikoa lor dadila.

Sareen Sarea Eusko Legebiltzarrean izan da gaur Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko 18/2008 Legearen erreformari dagokionez bere iritzia erakusteko.

Pablo González Sareen Sareko presidentea gonbidatu gisa joan da gaur goizean Legebiltzarrera Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko gogoetak eta proposamenak jakinaraztera. Bertan adierazi du “Legea testuinguru sozioekonomiko berrira egokitzeko eta Euskadiren babes-sistema sozialaren ardatz nagusietako bat hobetzeko aukera dela”.

Sareen Sarearen iritziz, frogatuta dago Euskadin, diru-sarrerak bermatzeko sistemak oso garapen maila ona duela beste komunitate batzuekin alderatuta, laguntzek inpaktu positiboa egiten dutela txirotasun-tasak jaisteko eta desberdintasun soziala murrizteko, eta onurak ez direla soilik mugatzen familia hartzaileen gaineko onuretara.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren 2018ko Txirotasunaren eta Desberdintasun Sozialen Inkestak adierazten du “txirotasun-arrisku larrian dauden herritarrak % 64,9 gehiago direla, hau da, 2008an 66.540 kaltetu izatetik, 2018an 109.735 kaltetu izatera pasatu ziren”. Txirotasun larriko atalasearen azpitik dagoen biztanleriaren proportzioa % 5,1ekoa zen 2018an, 2016an baino bi hamarren altuagoa. Bilakaera negatibo hori txirotasun erlatiboko datuetan ere gertatzen da: 382.316 pertsona kaltetu, hau da, biztanleriaren % 17,7, 2016an baino 1,3 puntu gehiago eta 2008an baino 2,3 gehiago.

Era berean, gorantz jarraitzen du diru-laguntzarik jasotzen ez duen biztanleriaren bolumenak -PGDIk 60.618 pertsonatan kalkulatu du 2018an- eta babes-sistemak arreta eskaini arren, txirotasunetik irtetea lortzen ez duen biztanleriaren bolumenak. Azken finean, 2018an, arreta eskaini eta txirotasunetik irtetea lortzen ez duten herritar gehiago dago (70.348 pertsona) DSBE/EPO/GLL-ri esker txirotasunetik irtetea lortu dutenak baino (66.219 pertsona).

Ohartarazpen nagusiak

Sareen Sareak hauek hartzen ditu kontuan :

  • Hainbat arlok zehaztapen gehiago eskatzen du. Araudi aldetik oraindik garatu gabe dagoen edukia gehiegizkoa da.
  • 2011n Legearen aldaketan ezarritako murrizketak eta mugatzeak leheneratzeko aukera ez da galdu behar.
  • Beharrezkoa da Eskubide Bikoitza garatzea (sarrerak bermatzea eta gizarteratzea).

Hori bai, lau ardatz nagusi identifikatzen dira:

1. ZENBATEKOAK KALKULATZEA

“Txirotasun-atalasean dauden zenbatekoak lotzea edo horiek erreferentziatzea interesgarria iruditzen zaigu”.

“Modu positiboan baloratzen dugu elkarbizitza-unitatearen osaera, ez kide kopurua soilik”.

“Garrantzitsua iruditzen zaigu orain artekoa baino progresibotasun handiagoa aintzat hartzea”.

“Pertsonek jasoko luketena eta txirotasun-atalaseei eta ongizate-gabeziari dagokionez non leudekeen alderatzeko helburuarekin egindako simulazioen arabera, emaitza honako hau litzateke: Lege-proposamenetik eratorritako zenbatekoekin, ez liratekeela txirotasun-atalaseak gaindituko. Era berean, ez litzateke lortuko 2020rako txirotasuna % 20 murrizteko Gobernuaren helburua. Hori dela eta, “adierazle berriak ez du emaitzaren gaineko inpakturik”.

“Gure ustez, beharrezkoa da erreferentziazko adierazlea adosten lan egitea: helburua, irisgarria, ulergarria, adostua eta urtero berrikus daitekeena”.Egun, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata eta Lege-proposamenak erreferentziazko beste adierazle batekin ordezkatzea biltzen du:Gutxieneko Gastu Komunen Adierazlea, Eusko Jaurlaritzak sortutakoa.

2. ERROLDATZE denbora

“Hiru urteko erroldatze-denbora urte batera itzultzea proposatzen dugu -hau da, 2011ko erreforma aurreko unera-, aldaketaren hurrengo bi urteetan zehar gertatzen den efektua aztertuko duen batzordea sortzeko aukera aintzat hartuz”.

3. Hartzaileen GUTXIENEKO ADINA

“23 eta 29 urte arteko herritarrei DSBErako sarbidea izateko eskakizun berriak kentzea proposatzen dugu, eta sare sozialak eta babesa emango dieten familiartekorik ez duten, eta laguntzarako sarbiderik ez duten eta babesgabetze egoera argian dauden 23 urte baino gutxiagoko herritarrak babesteko neurri egokiak hartzea.

4. ELKARBIZITZAKO GUTXIENEKO UNITATEA

Lege Proposamenak adierazi du (9. artikulua) aintzat hartzen duela elkarbizitza-unitatea etxebizitza berean elkarrekin bizi diren pertsona guztiez osatuta egongo dela, salbuespenak salbu. Gaia konplexua da, ezin da zehaztu bi pertsonak haiek adierazten dutenetik harreman desberdina duten; hala eta guztiz ere, uste dugu “irtenbide horrek” ez dituela behar bezainbeste kontuan hartzen egungo errealitateko hainbat elementu, eta etxebizitzarako sarbidea izateko arazo handiak dituen eta etxebizitza beste pertsonekin partekatu beharra duten (horrek ez du esan nahiko familia-harremanik edo harreman analogorik dagoenik) herritarren zati bati kalte egin diezaiokeela. Hori dela eta, etxebizitza bakoitzeko bi DSBE mantentzea eta hirugarrenerako salbuespenak aintzat hartzea proposatzen dugu”.

Beste azalpen batzuk

Lau gai horiez gain, proposamen batzuk argitzeko beharra igorri diogu Gobernuari; horien artean, elkarbizitza-unitateko pentsiodun nukleoaren independentzia.

Era berean, ea, guk planteatzen dugun moduan, % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten eta 18 urte baino gehiagoko seme-alaba beren kargura duten edo judizialki ezgai aitortuak izan diren familia-prestazioa jasotzen duten pertsonak ere pentsiodun gisa hartuko diren

Sareen Sareko presidenteak behin eta berriz esan du “DSBE mantendu eta balioetsi beharreko babes sozialeko sistemaren tresna dela; hala ere, hobetu egin daitezke kudeatzeko modua eta aplikatzeko modua, betiere, eraginkorragoa eta eragingarriagoa izateko, baina jatorrizko balioa zalantzan jarri gabe: solidaritatea”. Horri, honako hau gehitu dio: “espero dugu hori izatea babes sozialeko sistema horrek merezi eta behar duen adostasun politiko eta sozialari laguntzeko deliberazioen gida”.