Euskadi inklusiboago baten aldeko konpromisoari egindako aintzatespen publikoa

2023ko abenduaren 1etik eta 2024ko otsailaren 29ra arte, datorren urteko Sareen Sarirako hautagaitzak bidaltzeko epea  zabalik dago.

Sari honen helburua Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen lagundu duten pertsonen lana publikoki aitortzea da.

Hautagaitzak Sareen Sareko Komunikazio Batzordera igorriko dira, komunikazioa@sareensarea.eu helbidera, eta bertan adierazi beharko dira saria jasotzeko proposatutako hautagaiaren merezimenduak, oinarrietan jasotakoaren arabera.

Hautagaitzak jasotzeko epea 2024ko otsailaren 29an amaituko da, 14:00etan.

Sareen Sareak ohorezko bideo bat argitaratuko du saritutako pertsonaren ibilbidea azpimarratuz eta bideo hori saria eman aurretik proiektatuko da.

Saria elkartasuna irudikatzen duen eskultura bat izango da, Sareen Sarearen logotipoarekin.

Aurreko edizioetan saritutakoak

Azken edizioko saritua Thomas Holdbrook, izan zen, Asumdwe Nkabon-en sortzailea, Euskadiko ghanatarren elkartea hain zuzen. Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeak saria ematea erabaki zuen, hainbat kolektiboren gizarteratzearen arloan boluntario eta profesional gisa egindako hiru hamarkadatik gorako ibilbideagatik.

2022ko edizioan Juan Cid izan zen, azken hiru hamarkadetan autismoaren esparruko elkarte-mugimenduari lotuta izan duen ibilbidea aitortuz.

2021ean Maria Ángeles Arbazagoitia saria jaso zuen, buruko gaixotasuna duten pertsonen aldeko boluntario gisa 30 urte baino gehiago lan egin izana aitortzeko.

2019an Manuel Merino saritu zuten, Caritas Euskadi eta Aspaldiko Fundazioa sortzeko prozesuetan parte hartu zuena.

2018an, Sabin Ipiñak hil osteko saria jaso zuen (2017an hil zen), bere bizitza-ibilbideagatik eta gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzailearen aldeko konpromisoagatik.

2017ko saria hil ostekoa izan zen ere, kasu horretan Pedro Fernándezi eman zitzaion, gaur egungo Sareen Sarea aitzindaria.

2023ko abenduaren 1etik eta 2024ko otsailaren 29ra arte, datorren urteko Sareen Sarirako hautagaitzak bidaltzeko epea  zabalik dago. Sari honen helburua Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen lagundu duten pertsonen lana publikoki aitortzea da.

Hautagaitzak Sareen Sareko Komunikazio Batzordera igorriko dira, komunikazioa@sareensarea.eu helbidera, eta bertan adierazi beharko dira saria jasotzeko proposatutako hautagaiaren merezimenduak, oinarrietan jasotakoaren arabera.

Hautagaitzak jasotzeko epea 2024ko otsailaren 29an amaituko da, 14:00etan.

Sari-banaketa

Sareen Sareak ohorezko bideo bat argitaratuko du saritutako pertsonaren ibilbidea azpimarratuz eta bideo hori saria eman aurretik proiektatuko da. Saria elkartasuna irudikatzen duen eskultura bat izango da, Sareen Sarearen logotipoarekin. Saria atal propio batean emango da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko ekitaldian (1205), lehendakariaren aurrean.

Aurreko edizioetan saritutakoak

Azken edizioko saritua Thomas Holdbrook, izan zen, Asumdwe Nkabon-en sortzailea, Euskadiko ghanatarren elkartea hain zuzen. Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeak saria ematea erabaki zuen, hainbat kolektiboren gizarteratzearen arloan boluntario eta profesional gisa egindako hiru hamarkadatik gorako ibilbideagatik. Hainbat erakunde sozialetan egindako lana eta eurenganako konpromisoa publikoki aitortu ziren agintari publikoen eta EHSSko erakundeen aurrean. Gaur egun, Euskadiko ghanar komunitatearen bihotza da, erakunde desberdinekin lankidetzan arituz, ghanatarren inklusioa sustatuz eta giza eskubideen aitortzan, aniztasunean eta justizian oinarritutako gizartea eraikiz.

Aurreko aldietan ere, Euskadiko hirugarren sektoreari bultzada argia eman dioten pertsonek jaso zituzten sariak. 2022ko edizioan Juan Cid izan zen, azken hiru hamarkadetan autismoaren esparruko elkarte-mugimenduari lotuta izan duen ibilbidea aitortuz. 2021ean Maria Ángeles Arbazagoitia saria jaso zuen, buruko gaixotasuna duten pertsonen aldeko boluntario gisa 30 urte baino gehiago lan egin izana aitortzeko.  Hala, 2019an Manuel Merino saritu zuten, Caritas Euskadi eta Aspaldiko Fundazioa sortzeko prozesuetan parte hartu zuena. 2018an, Sabin Ipiñak hil osteko saria jaso zuen (2017an hil zen), bere bizitza-ibilbideagatik eta gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzailearen aldeko konpromisoagatik. 2017ko saria hil ostekoa izan zen ere, kasu horretan Pedro Fernándezi eman zitzaion, gaur egungo Sareen Sarea aitzindaria.

AURREKO URTEETAKO SARITUEN BIDEOAK