HAUTAGAITZA BIDALI

Sareen Saria 2026: Euskadi bidezkoagoa eta solidarioago eraikitzen dutenei egindako aitortza

Konpromiso sozialaren erreferenteen bila ari gara: irekita dago “Sareen Saria 2026”rako epea

Sareen Sareak ireki du Sareen Sarea 2026 sarietarako hautagaiak aurkezteko epea. Sariak jendaurrean aintzatesten ditu haien ibilbide eta konpromisoaren bidez Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen eta gizarte inklusiboagoa, solidarioagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen nabarmen lagundu duten pertsonak.
Hautagaitzak 2026ko martxoaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira, esteka honetan egokitutako onlineko formularioaren bidez, edo helbide elektroniko honetara bidalita: komunikazioa@sareensarea.eu.

Hautagaitzak jaso ondoren, antolakuntzatik harremanetan jarriko gara hautagaitzak bidali dituzten erakunde edo pertsonekin, hautagaiaren merezimenduei buruzko informazio osagarria jasotzeko.

Sari-banaketa

Saria maiatzean emango da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren eguna omentzeko ekitaldian.
Aurreko edizioetan bezalaxe, aitortza horretan, Sareen Sarearen logotipoa duen obra eskultorikoa emango da, sareko lanaren, konpromisoaren eta elkartasunaren ikur gisa. Gainera, sarituaren ibilbidea eta ekarpenak nabarmenduko dituen bideoa eskainiko da. Ekitaldian izango dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko ordezkariak eta erakundeetako agintariak, topaketa eta ospakizun kolektiboa oinarri izango dituen espazioan.

Sarien oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Azken edizioan, saria Conchi Claverok jaso zuen gizarteratzearen, genero-berdintasunaren, eta erakunde sozialen eta erakunde publikoen artean aliantza sendoak indartzearen alde egindako ibilbide zabala zela eta. Erreferentea izan da sektore barruan eta handik kanpo, eta funtsezko rola bete du Sartu eta Erroak erakundeak (besteak beste) garatzen.

Aurreko urteetan, Sareen Saria jaso dutenak honako hauek izan dira:

  • 2024Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia, funtsezko eragilea Euskadiko Hirugarren Sektorearen garapenean, batez ere gobernantzaren eta sareko lanaren esparruan.
  • 2023Thomas Holdbrook, Asumdwe Nkabon Euskadiko ghanatarren elkartearen sortzailea.
  • 2022 Juan Cid, autismoaren arloko elkarteen mugimenduari egindako ekarpenagatik.
  • 2021María Ángeles Arbazagoitia, buruko gaixotasuna duten pertsonen alde egindako lanagatik.
  • 2019Manuel Merino, Cáritas Euskadi eta Fundación Aspaldiko fundazioa sortzen ezinbesteko eragilea izategatik.
  • 2018Sabin Ipiña, (hil ostean), kohesio sozialarekin lotuta bizitza osoan erakutsitako konpromisoagatik.
  • 2017Pedro Fernández, (hil ostean), Sareen Sarearen aitzindaria.

Sareen Sariaren bidez, Sareen Sareak beren eguneroko lanarekin Euskadiko gizarte-egitura bultzatzen eta sendotzen duten pertsonen balioa aitortzeko eta ikusgai jartzeko bere gain hartutako konpromisoa berretsi du.

HAUTAGAITZA BIDALI

AURREKO URTEETAKO SARITUEN BIDEOAK