Ekitaldian Pablo Gonzalez, Sareen Sareako presidenteak parte hartu zuen
Azaroaren 30ean, Migraziorako Euskal Itun Sozialaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen.
Pablo Gonzálezek, Sareen Sareako presidenteak, ekitaldian parte hartu zuen, Sareen Sarea paktu honetara batu delako, gizarte inklusibo eta pluralago bat lortzeko asmoarekin.
Immigraziorako Itun Sozial honek zentzuzko esparru bat osatzen du, printzipio eta balioen inguruko konpromiso bat, eta, dena den, praktikara ere bultzatzen duen dokumentu izatera iritsi nahi du.
Sinatzen duten erakundeek ahalegina egingo dugu bakoitzak gure esparruan printzipio eta balio horiek aplikatzeko, autoebaluazioko elementu gisa erabilita, dagokien funtzionamendua aztertzeko immigrazioaren eta aniztasunaren gaiarekin zerikusia daukan guztian.