Elkarrekin garena, batera egiten duguna
Soraia Chacon Sareen Sareko presidentearen iritzi artikulua
Demokraziaren polarizazioaren eta nazioarteko ziurgabetasun testuinguruaren aurrean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik gure eginkizuna aldarrikatzen dugu, gizarte justuago, inklusiboago eta solidarioago bat eraikitzeko funtsezko eragile gisa, parte-hartze aktiboan eta konpromiso partekatuan oinarritutako gobernantza kolaboratibo baten alde eginez.Sareen Sareak GJHekiko konpromisoa indartu du Gizarte Trantsiziorako 2030 Agenda Euskadi Foroan
Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren VI. Osoko Bilkuran
Sareen Sareak Garapen Iraunkorreko Helburuak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean integratzearen garrantzia azpimarratu du, gizarte justuago, inklusiboago eta iraunkorrago baterantz aldaketa sakona bultzatuz.GJHen kudeaketari buruzko ikaskuntza-saioak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan
Abenduaren 18an online saio bat egingo dugu proiektua aurkezteko
Lehendakaritzaren eskutik eta Euskalitekin lankidetzan, 2024an Sareen Sareak "Enpresetan eta erakundeetan 2030 Agenda garatzeko gida" Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan txertatzeko lan egingo du. Abenduaren 18an egingo da lehen saioa, EHSSko erakundeei irekia./p>
Haurren eta Nerabeen Legearen proiektu berriari buruzko gogoetak eta ekarpenak aurkeztu ditugu Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian
Eskubideen ikuspegitik sareetan egindako zeharkako lana
Itxaso Bilbaok eta Elena de la Herak, Sareen Sarea erakundeko Haur, Nerabe eta Gazteen Batzordearen ordezkari gisa, Haurren eta Nerabeen Lege Proiektu berrirako gogoetak eta proposamenak aurkeztu dituzte gaur goizean Eusko Legebiltzarrean.