window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Tag: sareen sarea

Etorkizun ekitatibo baterako politika inklusiboak eta ekonomia jasangarriak

Otsailak 20: Justizia Sozialaren Munduko Eguna

Gaur egungo erronkek politika inklusibo eta jasangarriak eskatzen dituzte, arazo ekonomikoei, sozialei eta ingurumenekoei aurre egiteko eta pertsona guztientzako mundu ekitatiboa eraikitzeko. Sareen Saretik Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren konpromisoa aldarrikatu nahi dugu lan zail baina ezinbesteko horretan, balantza gizarte justuago eta solidarioago baterantz berrorekatzeko helburuarekin.

2024-02-19T08:10:22+01:002024ko Otsailak 19|

Eusko Legebiltzarrak Haur eta Nerabeen Legea eta Lankidetzarako eta Elkartasunerako Legea onetsi ditu

Arauek Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren ekarpenak dituzte

Sareen Sareko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Eskubideen Batzordeak oso positibotzat jotzen du Lege berri hori; izan ere, babes-mekanismoak hobetuko ditu, ingurune seguruak sustatuko ditu eta Euskadiko adingabeentzako estaldura eta prestazio handiagoak bermatuko ditu.

2024-02-16T11:27:52+01:002024ko Otsailak 16|

Otsailak 15: Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna

Minbizia duten adingabeentzako osoko arreta baten alde

Haur Minbizidunen Nazioarteko Egunean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek minbizia duten adingabeei eta haien familiei arreta integrala emateko egiten dituzten ahaleginak ikusarazi nahi ditugu. Umeekin federazioak Haur eta Nerabe Minbizitik bizirik atera direnentzako Epe Luzeko Jarraipen Programa bat eskatzen du. .

2024-02-15T05:01:02+01:002024ko Otsailak 15|

iLabaren 1. Foro Irekian parte hartu dugu

Sareen Sarea agente eragilea da partaidetzako berrikuntza-gune honetan

Urtarrilaren 17an, iLabaren 1. Foro Irekia egin da eta, bertan, talde eragilea aurkezteaz gain, parte hartzeko Proiektu Esperimentalen Deialdira aurkeztu nahi duten ekimenei kontrastaterako eta laguntzarako saio bat eskaini zaie.

2024-01-31T13:58:24+01:002024ko Urtarrilak 18|

Hirugarren Sektore Sozialaren iraunkortasunerako gakoak

Ikerlanak sektorean finantzazio iturrien dibertsifikazio beharra nabarmentzen du

Ferrer i Guàrdia Fundazioak Estatuko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen finantzaketari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu. Bertan, Sareen Sareak Euskadiko errealitateari buruzko datuak eman ditu.

2024-01-29T09:29:51+01:002023ko Abenduak 28|

Zainketa eredu berri baten aldeko akordioa Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian

Soraia Chacón, EEZMren presidente berria

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren azken bileran, akordio bat onartu da zainketen aldeko herri-itunaren inguruan. Gainera, Soraia Chaconek Borja Doval ordezkatu du EEZMko presidente gisa, eta zaintza unibertsaleko sistema publiko eta komunitario baterantz aurrera egitearen garrantzia nabarmendu du.

2024-01-29T09:33:23+01:002023ko Abenduak 21|

Sareen Sareak bere Kode Etikoa onartu du

Erakundearen Gobernu eta Kudeaketarako Esparru Etikoa eta Kode Etikoa onartu dira

2022an gobernantza-modu berrien inguruan hasitako hausnarketa-prozesuaren ondorioz eta erantzunkidetasun, zeharkakotasun, subsidiariotasun eta iraunkortasun printzipioetan oinarrituta.

2024-01-29T09:34:24+01:002023ko Abenduak 19|
Go to Top