window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Tag: tercer sector social de euskadi

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala: atzo, gaur eta bihar

EHSSren egituraketari buruzko mintegia

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak antolatutako mintegian parte hartu dugu, beste sare batzuekin batera, EHSS indartzen jarraitzeko ideiak eta esperientziak partekatzeko. Jardunaldiak aukera eman digu atzera begiratzeko, egungo lorpenak eta auziak aztertzeko eta etorkizuneko erronken inguruan elkarrekin hausnartzeko.
2024-11-12T08:34:22+01:002024ko Azaroak 8|

Gure historia ezagutu: Sareen Sareak, 10 urte

Hamarkada bateko mugarriak berrikusiz

Gure 10. urteurrena ospatzen ari gara webgunean atal berri bat sortuz: denbora-lerro interaktibo bat, erakundearen mugarri nagusiak jasotzen dituena, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren indartzean egin dugun bidea erakutsiz.
2024-10-29T13:58:55+01:002024ko Urriak 29|

Nerea Melgosak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren eta lankidetza publiko-sozialaren garrantzia nabarmendu du XIII. Legegintzaldirako

Agerpena Eusko Legebiltzarrean

Legebiltzarreko Ongizate, Gazteria eta Demografia Erronka Batzordean egindako agerraldi batean, sailburuak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren garrantzia azpimarratu du, erronka sozialei aurre egiteko funtsezko eragile gisa. Gainera, Sareen Sarearen zeregina nabarmendu du eta Elkarrizketa Zibila lankidetza publiko-sozialerako tresna gisa indartzeko konpromisoa berretsi du.
2024-10-10T11:19:57+02:002024ko Irailak 23|

Fiare Banca Eticarekin dugun hitzarmena eguneratu dugu, EHSSko erakundeei eskainitako baldintzak hobetzeko

Euskadin eragin soziala duten proiektuetarako finantza-laguntza indartzeko lankidetza

Akordioan finantza-baldintza berriak eta 100 milioi euroko finantzaketa-lerroa sartu dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeentzat.
2024-10-10T11:20:15+02:002024ko Irailak 16|

EGABen 2023ko Memoria Sozioekonomikoaren aurkezpena eta eztabaida

Datozen erronka sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei buruz hausnartzeko topaketa

EHUren Udako Ikastaroen baitan, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen (EGAB) 2023ko Memoria Sozioekonomikoari buruzko topaketa batean izan gara, Donostiako Miramar Jauregian. Txosten hori sindikatuekin, enpresekin eta gizarte zibileko beste eragile batzuekin lankidetzan garatzen da, eta horien artean dago Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala.
2024-10-10T11:20:31+02:002024ko Irailak 5|

Gipuzkoako Elkarrizketa Zibilerako Mahaia sortu da

Euskadiko lankidetza publiko-sozialaren mugarri berri bat

Martxan jarri da Gipuzkoako Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Hirugarren Sektore Sozialarekin lankidetza indartzeko Foru Aldundiak sortutako kontsulta-organo berria. Politika publikoen diseinuan eta betearazpenean partaidetza aktiboa eta lankidetza publiko-soziala sustatzea da espazio horren helburua.
2024-07-05T12:10:51+02:002024ko Uztailak 4|

LGTBIfobiaren aurkako borroka: aniztasuna, errespetua eta eskubide sozialak

Ekainak 28: LGTBIAQ+ Harrotasun Eguna

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Egunaren harira, LGTBIfobiaren aurka borrokatzearen garrantzia aldarrikatzen dugu, gizarte inklusibo eta anitzaren garrantzia azpimarratuz. Kolektiboak LGTBI+ Lege Integral bat eskatzen du Euskadin, intersekzionalitatea jasoko duena eta pertsona guztien eskubideak bermatuko dituena.
2024-07-04T14:58:14+02:002024ko Ekainak 28|
Go to Top