GJHei eta 2030 Agendaren inguruan Sareen Sareko posizionamendua eta proiektuak
Euskadik demokrazia eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa berretsi du 2030 Agenda Foroaren Osoko Bilkuran
Sareen Sarea 2030 Agenda Euskadi Foroaren VIII. Osoko Bilkuran izan da
Saio horretan Gizarte Berrikuntzarako eta 2030 Agendako 2025-2028 Plana onartu da, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lotutako ikuspegi parte-hartzaile eta eraldatzaile batetik datozen urteetako jarduna gidatuko duen ibilbide-orria.Sareen Sareak aitortza jaso du Euskadi 2030 Agenda Sarietan GJHren alde duen konpromisoagatik
Garapen Jasangarrirako Helburuen integrazioari egindako aitortza publikoa
Euskadi 2030 Agenda Sarien lehen edizioan, Konpromisoa kategorian, sari bat jaso dugu, erakundeek GJHen inplementazioarekin duten hasierako konpromisoa nabarmentzen duena. Ekitaldian, Imanol Pradales lehendakaria buru izan da eta hainbat gizarte-eragiletako ordezkariak bildu dira.Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziaren aldeko gizarte zibilaren II. Topaketan parte hartu dugu
Etorkizun jasangarri baterako aliantzak
Sareen Saretik elkarrizketa zibilaren eta lankidetza publiko-sozialaren garrantzia nabarmendu dugu politika koherenteak garatzeko. Era berean, elkarrizketa zibila eta parte-hartze demokratikoa indartzeko beharra aldarrikatu dugu, herritarren mesedetan.Sareen Sareak lankidetza publiko-soziala defendatu du Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren osoko bilkuran
Eragile Anitzeko Foroaren VII. Osoko Bilkuran parte hartu dugu
Imanol Pradales lehendakaria buru izan duen topaketan, elkarrizketa zibilaren eta lankidetza publiko-sozialaren garrantzia aldarrikatu dugu, egungo erronka sozialei aurre egiteko eta gobernantza inklusiboago eta parte-hartzaileago baterantz aurrera egiteko funtsezko zutabe gisa.Sareen Sareak GJHekiko konpromisoa indartu du Gizarte Trantsiziorako 2030 Agenda Euskadi Foroan
Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren VI. Osoko Bilkuran
Sareen Sareak Garapen Iraunkorreko Helburuak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean integratzearen garrantzia azpimarratu du, gizarte justuago, inklusiboago eta iraunkorrago baterantz aldaketa sakona bultzatuz.GJHen kudeaketari buruzko ikaskuntza-saioak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan
Abenduaren 18an online saio bat egingo dugu proiektua aurkezteko
Lehendakaritzaren eskutik eta Euskalitekin lankidetzan, 2024an Sareen Sareak "Enpresetan eta erakundeetan 2030 Agenda garatzeko gida" Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan txertatzeko lan egingo du. Abenduaren 18an egingo da lehen saioa, EHSSko erakundeei irekia./p>