window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko mintegia

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzeko proposamen berritzaileetan aritzeko lankidetza-saioa

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak mintegi bat antolatu du Bilbon, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko 5. txostena osatzeko helburuarekin. Sareen Sareak ekitaldi horretan parte hartu du EHSSko beste erakunde batzuekin, administrazio publikoekin, banku-fundazioekin eta enpresa-elkarteekin batera, datozen lau urteetarako orientabide eta jarduera berriak garatzeko helburuarekin.
2024-05-29T12:33:38+02:0029 May 2024|

Bilera Idoia Mendiarekin, Europako etorkizuneko gizarte-politikak kontrastatzeko

2024ko Europako Parlamenturako Hauteskundeak

Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetarako PSE-EEren hautagaiak bilera batera gonbidatu du Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala, Europarako etorkizunera begira hainbat gai kontrastatzeko. Besteak beste, zaintzari, genero-berdintasunari, diskriminazioaren aurkako borrokari, elkarrizketa zibilari, 2030 Agendari edo jasangarritasunari buruz hitz egin dugu.
2024-05-22T18:30:05+02:0022 May 2024|

Euskadi inklusiboago eta solidarioago bateranzko aldaketa eraikiz

Soraia Chacón Sareen Sareko presidentearen iritzi artikulua

"Aldaketa eraikiz" leloak Euskadi inklusiboagoa, parte-hartzaileagoa eta solidarioagoa eraikitzeko gure etengabeko konpromisoa sinbolizatzen du. Gure ekintzak aniztasunarekiko errespetua sustatzen du, inolako diskriminaziorik gabeko euskal gizarte batean inklusioaren eta bizikidetzaren alde.
2024-05-12T04:34:04+02:0012 May 2024|

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak hazten jarraitzen du 2023ko Barometroaren arabera

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren txostena

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak aurkeztu berri duen 2023 Barometroaren datuen arabera, 4.200 erakunde sozial baino gehiago ditu gure sektoreak. Guztira, 45.000 profesional baino gehiagok eta 170.000 boluntario inguruk lan egiten dute Euskadi bidezkoago eta sozialki inklusiboago baten alde.
2024-04-26T13:17:44+02:0026 April 2024|

Maiatzaren 10ean Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu Bilbon

Itsasmuseumeko areto nagusian

Aurten, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu Bilbon. Ekitaldian, lehendakariak parte hartuko du eta 2024ko Sareen Saria emango diogu Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiari.
2024-05-03T09:23:41+02:0020 April 2024|

Apirilaren 13an, lagunduiguzu aldaketa eraikitzen!

Euskadi berdinzaleago eta inklusiboago baten aldeko jarduera parte-hartzailea Donostian

Azken urteetan bezala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna baino lehen jarduera parte-hartzaile bat antolatuko dugu. Apirilaren 13an izango da, larunbatean, 11:30etatik 14:00etara, Donostiako Gipuzkoa plazan.
2024-04-05T18:06:19+02:005 April 2024|
Go to Top