window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');

Sareen Sareak kontratu sozial berri bat eskatu du Trantsizio Sozialerako 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren osoko bilkuraren aurrean

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak planetaren eta pertsonen aldeko itun sozial zabal baten beharra aldarrikatu du

Sareen Sareak azpimarratu du Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) konpromiso sozialak duen garrantziaz gain, "gobernantzarako eta parte-hartze sozial aktiborako kanal guztiak bultzatzea ere garrantzitsua dela: gure gizartea bizitzaren aldeko itun handi horren partaide egiteko".
2024-01-29T11:47:17+01:0017 March 2023|

Sareen Sareak eta UNICEFek indarrak batu dituzte haurren eta nerabeen eskubideen alde

Bi erakundeek gizarte kohesionatua, inklusiboa, solidarioa eta parte-hartzailea sustatzeko konpromisoa indartu dute

Hitzarmen berri horri esker, arautu egiten da azken urteotan dagoeneko ematen ari den lankidetza-harremana: bai elkarrizketa zibilaren esparruan eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren esparruan, bai UNICEFek Sareen Sareko hainbat batzordetan parte hartzean.
2024-01-29T12:17:43+01:006 March 2023|

Umeekin Sareen Sarean sartu da

Dagoeneko 17 dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sarean bildutako erakundeak

Ezohiko Batzar Nagusian, Umeekin federazioa kide berri izatea onartu du Sareen Sareak. Haur eta Nerabe Minbizidunen Gurasoen Euskal Federakundearen sarrera aho batez onetsi dute Sareen Sareko kide guztiek.
2024-01-29T12:18:27+01:0023 February 2023|

ORKESTRA – LEHIAKORTASUNERAKO EUSKAL INSTITUTUAREKIN KONTRASTE-SAIOA

Ongizate-eredu iraunkor eta inklusiboa eraikitzeko lankidetza-proiektua

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareek kontraste-saio bat egin dugu Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin, 2040rako Euskadiko Ongizaterako Lehiakortasuna modu partekatuan eraikitzeko..
2023-01-19T12:42:31+01:0019 January 2023|

“SAREEN SARIA 2023”: HAUTAGAIAK AURKEZTEKO PROZESUA IREKI DA

Aitortza publikoa egingo da datorren Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko ospakizun-ekitaldian

2023ko otsailaren 28ra arte Sareen Sarirako hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik dago. Sari honen helburua Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen lagundu duten pertsonen lana publikoki aitortzea da.
2022-12-22T00:02:26+01:0022 December 2022|

EHSSren PROPOSAMENAK AURKEZTU DITUGU TRANTSIZIO SOZIALERAKO ETA 2030 AGENDARAKO ERAGILE ANITZEKO FOROAREN OSOKO BILKURAREN AURREAN

Helburu erabilgarriak eta tokiko ikuspegiarekin planteatu ditugu, 2023ko Kudeaketa Planari begira

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren hausnarketak eta proposamenak aurkeztu ditu Sareen Sareko presidenteak Bilboko Euskalduna Jauregian egin den Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroaren Osoko Bilkuran.
2022-10-26T09:16:31+02:0026 October 2022|

JARDUERA HANDIAREKIN HASI DU SAREEN SAREAK EGABeko IKASTURTE BERRIA

Gizarte Garapenerako azken Batzordean Gizarte Itunaren Dekretu proiektuari buruzko irizpenak eztabaidatu dira

Enplegu legearen eta Hezkuntza legearen aurreproiektuak eta Gizarte-Itunaren Dekretu proiektua dira ikasturte hasieran jorratutako gaietako batzuk.
2022-10-03T12:03:25+02:003 October 2022|
Go to Top