Astildi Sarea (Euskal Herriko haur, nerabe eta gazteekin gizarte esku hartzean eta aisialdi hezitzailean diharduten erakundeen sarea) Sareen Sareko bazkide bihurtu da
José Alberto Vicentek (Astialdi Sareko ordezkaria), Gonzalo Rodriguez eta Javier Dominguezek (Sareen Sareko presidentea eta idazkaria) Astialdi Sarea Euskadiko Hirugarren Sektorearen Sarean sartzeko prozesuari amaiera eman diote.
Bidezkoa da erakunde horren bat-egitea, izan ere, Astialdi Sarearen jarduera-esparruak barne hartzen dituen talde batzuek orain arte ez dute eduki ordezkaritzarik Sareen Sarean.
Gainera, Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiarekin bat egin du orain dela gutxi, eta ondorioz, mahai horretan parte hartzen duten ia sare guztiak Sareen Sareko partaide ere badira.
Sinatu eta gero, Sareen Sareko ohiko dinamikan hasi dira zuzendaritza batzordeko lehenengo bileran parte hartzen.