Bileran Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege-aurreproiektua aurkeztu da.

Borja Doval Hirekin-eko ordezkariak Pablo González ordezkatuko du, FEVAS-Plena inclusión Euskadi elkarteko ordezkaria, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko presidente gisa.

Pablo Gonzalezek eskerrak eman ditu bere agurrean: “Ohorea izan da gobernantza gune pribilegiatu honetan parte hartzea”.

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordeak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege-aurreproiektua aurkeztu du.

Hirugarren Sektore Sozialeko sareek batzorde misto bat martxan jartzeko eskatu dute, etorkizuneko legearen testuan egin beharreko hobekuntzei buruz hitz egiteko.

Borja Doval Fernández-Cormenzanak Hirekin-eko ordezkariak, Pablo González Gutiérrez (FEVAS-Plena inclusión Euskadi) ordezkatu du Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren (EEZM) mahaiburutzan.

Eusko Jaurlaritzaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren arteko elkarrizketa-organo gorenaren presidente berriak bertaratutakoen babesa izan du, eta Pablo Gonzalezen lekua hartu zuen Sareen Sareako presidentetzan 2020ko urrian. Pablo Gonzalezek agur esan die Beatriz Artolazabal sailburuari eta Lide Amilibia sailburuordeari gertutasuna eta lan partekatua eskertuz. Era berean, eskertza hori mahaian parte hartu duten zuzendaritzei luzatu die. “Ohorea izan da gobernantza gune pribilegiatu honetan parte hartu izana. Eskerrik asko eta zorte handia opa dizuet”, adierazi du Pablo Gonzalezek.

Horrez gain, Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordeak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legearen aurreproiektua aurkeztu du. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko ordezkariek EEZMren bileran eskatu dute batzorde misto bat aktibatzeko, testuan egin beharreko hobekuntzei buruz hitz egiteko. Era berean, epe bat adostu da EHSSk lege-aurreproiektuari buruzko alegazioak jasotzen dituen txosten bat aurkez dezan.

Elkarrizketarako espazioa

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren helburua Eusko Jaurlaritzaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren arteko elkarrizketa sustatzea eta erraztea da, gobernantzari dagokionez, politika publikoak diseinatzeko eta gauzatzeko akordioak eraikitzeko. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareek eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak osatzen dute.