Lan talde iraunkorra Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren azken bileran osatu da

Besteak beste, pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzeko eta haien parte-hartze soziala bultzatzeko lan egingo duen talde iraunkorra da.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak eta Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimenetan parte hartuko dute. Horien artean, EuskoFederpen elkartearen zuzendaritzapean, adinekoen gizarte-zentroen eraldaketa-prozesuari laguntzeko.

EuskoFederpen eta Lares Euskadi sareekin batera, Helduak Adi, Nagusilan eta SECOT elkarteek ere parte hartzen dute taldean.

Sareen Sarearen ustez, Euskadiko Adinekoen Batzordea sortzeak bultzada handia ematen dio adinekoek gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko egiten duten ekarpenari.

Batzordearen helburu nagusia adinekoei zuzendutako politikak orientatzea, diseinatzea, planifikatzea, jarraitzea eta/edo ebaluatzea da, bai eta Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren artean ekimen bateratuak edo lankidetzakoak bultzatzea ere.

Zentzu horretan, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak espazio berri bat sortu du eta bertan helburu espezifiko batzuen inguruan lan egingo da, hala nola: adinekoen bizi-baldintzak hobetzea; euren parte-hartze soziala bultzatzea; mendekotasun egoeran edo arriskuan daudenentzako arreta hobetzea; bizitza independentea sustatzea; edota bizi-itxaropena handitzea.

Euskadiko Adinekoen Batzordeak hainbat ekimen lagunduko ditu. Horietako bi Eusko Jaurlaritzak gidatuko ditu, beste bat Hirugarren Sektore Sozialak eta azkena bi eragileen lankidetzaren emaitza izango da. Lehenengo biak Altxor 7.0 (online zerbitzua eta bizi-proiektuei laguntzeko bulego pilotuak) eta Bizitza Betea – Trebakuntza Plana (trebakuntza-plana, erabateko bizi-ikuspegitik). Hirugarrena EuskoFederpen sarearen ekimena da, pertsona nagusien gizarte-zentroen eraldaketa-prozesuan laguntzeko. Azkenik, laugarren ekimena elkarlanean diseinatu eta gauzatuko da, estigmatizazio-prozesuak aztertzeko eta pertsona nagusiei buruz gizarteak duen pertzepzioa eraldatzeko.

EHSSko eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako ordezkariek edo Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saileko beste arlo batzuetako ordezkariek osatuko dute talde iraunkorra. Hain zuzen ere, Hirugarren Sektore Sozialeko ordezkarien artean EuskoFederpen (batzordeburua izango dena) eta Lares Euskadi daude, Sareen Sarearen parte direnak. Gainera, Helduak Adi, Nagusilan eta SECOT elkarteek ere osatzen dute taldea.

Aurretik aipatutako ekimenez gain, eta Nagusi Agendaren esparruan, taldeak adinekoei egoitza-zentroetan ematen zaien arretari buruzko lan-prozesu batean parte hartuko du. Helburua arreta komunitarioa indartzea da, pertsona eta bizitza betea ardatz dituen ikuspegi batetik. Era berean, 2015-2020 aldirako Zahartze Aktiborako Euskal Estrategiaren ebaluazioan parte hartuko du Euskadiko Adinekoen Batzordeak, bai eta estrategia berri baten diseinuan ere. Estrategia horrek ikuspegi zabalagoa izango du, besteak beste, pertsona nagusien autonomia eta parte-hartze soziala sustatzeko alderdiak txertatuko baititu.

Sareen Sarearen ustez, Euskadiko Adinekoen Batzordea sortzeak bultzada handia emango dio adinekoek gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko egiten duten ekarpenari. Talde bizia eta iraunkorra da, eta modu operatibo eta dinamikoan lan egingo du adinekoen ongizatera bideratutako politikak eta ekimenak bultzatzeko.

Batzordearen helburu nagusia adinekoei zuzendutako politikak orientatzea, diseinatzea, planifikatzea, jarraitzea eta/edo ebaluatzea da, bai eta Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren artean ekimen bateratuak edo lankidetzakoak bultzatzea ere.