Behatokiak barometroaren datuak aurkeztu ditu

Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Behatokiak barometroaren datuak aurkeztu ditu.

Barometroak sektoreko datuak aztertzen ditu

Datuen arabera, geroz eta elkarte eta boluntario gehiago daude, eta hori oso berri ona da.

Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak, “2019ko barometroa. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen datu nagusiak” lana aurkeztu du. 3.900 erakunde baino gehiago biltzen dituen eta gizarte-eraldaketako bokazioa duen solidaritate antolatu baten adierazpena den sektore baten errealitateari buruzko diagnostikoa egiten da bertan..

Ikerketa-lanean Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek eta sareek hartu dute parte eta, bereziki, Sareen Sareak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen sareak.

2019ko Barometroak dimentsioaren eta ekarpenaren zifra nagusiak erakusten ditu, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren enpleguari, BPGd-ari eta gizarte parte-hartzearen egituratzeari dagokienez. Hala, txostenaren emaitzen bidez, honako alderdi hauek jorratzen dira:

a) Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren osaera eta bertako erakundeen jarduera;

b) giza dimentsioa eta baliabide ekonomikoak;

c) erabiltzen dituzten kudeaketa-tresnak;

d) eta zabalik dituzten barne- eta kanpo-harremanak.

Txosten horren eraketa eta aurkezpena Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala (EHSS) sustatzeko euskal estrategian aurreikusten den Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren egoerari buruzko ikerketa eta ebaluazioko aldizkako zikloaren barne kokatzen dira. Txostenak, bere lehentasunen artean, EHSSa eta bere bilakaera ezagutzea dauka, sektore hori indartzeko eta gizarte-mailan ekarpena egiteko.

Barometroa produktu arin eta erabilgarri bat da eta, laburbilduta, Euskadiko esku-hartze sozial eta ekimeneko erakundeei eta sareei buruzko informazio garrantzitsua eskaintzen du. Datu horiek hurrengo Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zurian —ikerketa-ziklo hori osatzen duen txostena— zabaldu eta zehaztuko dira.

Pablo Gonzalezek, Sareen Sareako presidenteak, informazio honen garrantzia azpimarratu du, “sektorearen ezagutza publikoa ematen duelako, eta, zalantzarik gabe, horrek errekonozimendua sortzen duelako. Baina baita barne-ezagutza dakartzalako ere. Sektore barneko elkar ezagutu eta kohesio handiagoa, pertenentziaren zentzua eta, zalantzarik gabe, etengabeko hobekuntzan”.

Horrez gain, Hirugarren Sektorearen Euskal Behatokia martxan jartzeak duen balioa azpimarratu nahi izan du, tresna erabilgarria eta beharrezkoa dela uste baitu, “are gehiago, Bizkaiko hirugarren sektoreko behatokiaren lana eta ekarpenak ikusita”.

Eta noski, hitz batzuk eskeini dizkio Iñigo Vidaurrazagari, Sareen Sareen presidenteordea izandakoari, pasada urtarrilaren 10ean hil ondoren. “Langile, adimentsu, beti laguntzeko prest eta ilusio handia partekatzen zuen”. Gogoratu duenez, Iñigo beti leiala izan zen bere balioekin, konpromisoekin eta lankideekin. “Bere ekarpenak eta izateko modua faltan botako ditugu. Hirugarren sektoreko balioekin bat datorren izateko modu bat “.

Informazio gehiago eta barometroaren datuak