FEDEAFESek, El Diario Vascok, Conchi Basabek, FIARE Proiektuak eta Zumarragako Ospitaleak jaso dituzte ONCEren 2018ko Sari Solidarioak

ONCEk Euskadiko gizartearen solidaritatea saritu du burutu den sari emate ekitaldian.

ONCEren eta ONCE Fundazioaren Kultura Instituzionalarekin eta Hirugarren Sektorearen helburuei jaramon eginez Ekonomia Sozialaren filosofiarekin bat eginez, hiritar guztien aldeko irisgarritasuna, norbanakakoaren autonomia eta gizarte bateratzaile baten alde lan egin duten enpresa, erakunde, pertsona eta komunikabideak saritzen dituzte.

Sarien bitartez bai enpresa, erakunde edo pertsonek egindako praktikak eredugarriak izan daitezen kontzientzia soziala sustatu nahi dute.

Ekitaldia Eusko Legebiltzarreko Presidenteak Bakartxo Tejeriak burutu du,

Ekitaldian hartu dute parte Alberto Duranek, ONCE Fundazioaren Presidente Exekutiboak; Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Giza Politiketako Sailburuak; Jon Darponek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak; Maite Peñak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Politiketako Foru Diputatuak; Aitziber San Romanek, Donostiako Giza Politiketako Zinegotziak, eta Javier De Andresek, Gobernuaren Ordezkariak.

Sariak bost kategorietan eman dira eta honako hauek jaso dituzte:

  • Enpresa, GKE edo Erakundearen Saria: Euskadiko Buruko Gaixotasun duten Pertsonen eta Senitartekoen Federazioa, FEDEAFES,“buruko gaixotasuna duten emakumeen esparruan egindako lanagatik, buruko gaixotasuna duten emankumeen aurkako bortizkeriaren txostenaren aurkezpenarengatik eta bere eskubideak defendatzeko bai erkidego zein estatu mailan ezagutzera emateagatik”.
  • Komunikazio lanaren Saria: El Diario Vasco. Hilean behin eta urte betez Alzheimerraren prebentzioari eskeinitako erreportai eta artikuluak, “plataforma mediatiko batetik Alzheimerraren, dementzien eta zahartzearen inguruko erronka eta sentsibilizazioaren alde egiteagatik”.
  • Pertsona Fisikoaren Saria: Conchi Basabe, Gorabideko boluntarioa eta erabiltzalea. “35 urtez boluntario gisa aritu izanagatik, desgaitasuna duen pertsona izanik, Gorabideko Aisialdiko Zerbitzuan. Desgaitasun intelektuala duten pertsonen gizarteratzearen alde eginez, eta bere ezaugarri pertsonalari esker gizartearen sentsibilizazioa areagotzen laguntzeagatik”.
  • Ekonomia Sozialaren Saria: Banka Etikoaren Fiare Proiektoa. “Tokian tokiko alorrean, nahiz eta Europa mailako dimentsioa baduen, erakunde finantziero eta kooperatiba etikoa sortzearen helburua lortu izanagatik, eta bai justuagoa, jakitunagoa eta arduratsuagoa den gizartea eraikitzeko antolatzen diren hiritarren gaitasunaren eredu izateagatik”.
  • Administrazio Publikoaren Saria: Zumarragako Ospitalea. “Pertsona desgaituen irisgarritasunaren esparruan martxan duen derrigorrezko egitasmo espezifikoagatik, eta aldi berean 1997ko Irisgarritasunaren Sustapenaren Legea betetzen duen Euskadiko ospitale bakarra izategatik”.

2018ko ONCE Euskadiko Sari Solidarioen epaimahaia honako hauek osatu dute:

Itsaso Martinek, Euskadi Irratiko Albiste Buruak;

Lourdes Perezek, El Diario Vascoko zuzendariordeak;

Pablo Gonzalezek, Sareen Sareako Presidenteak;

Jon Insaustik, Donostiako Udaletxeko Kultura Zinegotziak;

Mikel Malkorrak, EDEKAko Presidenteak;

Imelda Fernandezek, ONCEko Kontseilari Nagusiak;

Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak;

eta Javier Dominguezek, ONCE Euskadiko lurralde Kontseiluko Presidenteak.

ONCEk Euskadiko gizartearen solidaritatea saritu du Donostiako Musikeneko auditorioan burutu den sari emate ekitaldian.

ONCEren eta ONCE Fundazioaren Kultura Instituzionalarekin eta Hirugarren Sektorearen helburuei jaramon eginez Ekonomia Sozialaren filosofiarekin bat eginez, hiritar guztien aldeko irisgarritasuna, norbanakakoaren autonomia eta gizarte bateratzaile baten alde lan egin duten enpresa, erakunde, pertsona eta komunikabideak saritzen dituzte. Sarien bitartez bai enpresa, erakunde edo pertsonek egindako praktikak eredugarriak izan daitezen kontzientzia soziala sustatu nahi dute.

Ekitaldia Eusko Legebiltzarreko Presidenteak Bakartxo Tejeriak burutu du, eta harekin batera hartu dute parte Alberto Duranek, ONCE Fundazioaren Presidente Exekutiboak; Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Giza Politiketako Sailburuak; Jon Darponek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak; Maite Peñak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Politiketako Foru Diputatuak; Aitziber San Romanek, Donostiako Giza Politiketako Zinegotziak, eta Javier De Andresek, Gobernuaren Ordezkariak.

Sariak bost kategorietan eman dira eta honako hauek jaso dituzte:

  • Enpresa, GKE edo Erakundearen Saria: Euskadiko Buruko Gaixotasun duten Pertsonen eta Senitartekoen Federazioa, FEDEAFES, “buruko gaixotasuna duten emakumeen esparruan egindako lanagatik, buruko gaixotasuna duten emankumeen aurkako bortizkeriaren txostenaren aurkezpenarengatik eta bere eskubideak defendatzeko bai erkidego zein estatu mailan ezagutzera emateagatik”.
  • Komunikazio lanaren Saria: El Diario Vasco. Hilean behin eta urte betez Alzheimerraren prebentzioari eskeinitako erreportai eta artikuluak, “plataforma mediatiko batetik Alzheimerraren, dementzien eta zahartzearen inguruko erronka eta sentsibilizazioaren alde egiteagatik”.
  • Pertsona Fisikoaren Saria: Conchi Basabe, Gorabideko boluntarioa eta erabiltzalea. “35 urtez boluntario gisa aritu izanagatik, desgaitasuna duen pertsona izanik, Gorabideko Aisialdiko Zerbitzuan. Desgaitasun intelektuala duten pertsonen gizarteratzearen alde eginez, eta bere ezaugarri pertsonalari esker gizartearen sentsibilizazioa areagotzen laguntzeagatik”.
  • Ekonomia Sozialaren Saria: Banka Etikoaren Fiare Proiektoa. “Tokian tokiko alorrean, nahiz eta Europa mailako dimentsioa baduen, erakunde finantziero eta kooperatiba etikoa sortzearen helburua lortu izanagatik, eta bai justuagoa, jakitunagoa eta arduratsuagoa den gizartea eraikitzeko antolatzen diren hiritarren gaitasunaren eredu izateagatik”.
  • Administrazio Publikoaren Saria: Zumarragako Ospitalea. “Pertsona desgaituen irisgarritasunaren esparruan martxan duen derrigorrezko egitasmo espezifikoagatik, eta aldi berean 1997ko Irisgarritasunaren Sustapenaren Legea betetzen duen Euskadiko ospitale bakarra izategatik”.

2018ko ONCE Euskadiko Sari Solidarioen epaimahaia honako hauek osatu dute: Itsaso Martinek, Euskadi Irratiko Albiste Buruak; Lourdes Perezek, El Diario Vascoko zuzendariordeak; Pablo Gonzalezek, Sareen Sareako Presidenteak; Jon Insaustik, Donostiako Udaletxeko Kultura Zinegotziak; Mikel Malkorrak, EDEKAko Presidenteak; Imelda Fernandezek, ONCEko Kontseilari Nagusiak; Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak; eta Javier Dominguezek, ONCE Euskadiko lurralde Kontseiluko Presidenteak.