Itsasmuseumeko areto nagusian
Maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna da eta hori ospatzeko, maiatzaren 10ean, ekitaldi bat antolatuko dugu Bilbon. Ekitaldi horretan, maiatzaren 12ko 6/2016 Legea indarrean sartu zela ospatzen da, EHSSn mugarri izan zena. Aurtengoa 8. edizioa da eta “Aldaketa eraikitzen” lelopean, Euskadi berdinzaleago eta bidezkoago baten alde lan egiten jarraitzeko beharra aldarrikatzen dugu, gainerako eragile sozial, instituzional eta herritarrekin batera aniztasunean eraldaketa soziala ereiteko.
Egun horretan, sektoreak gizarte solidarioagoa, parte-hartzaileagoa eta sozialki inklusiboagoa eraikitzeko egiten duen lana ikusarazi nahi dugu. Maiatzaren 10ean, ostiala, ospatuko dugu aurten, goizeko 10:30ean, Bilboko Itsasmuseumeko areto nagusian.
Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko du eta Sareen Saria banatuko dugu. Sari honen bidez, Euskadi solidarioagoa eraikitzen lagundu duten pertsonen ibilbidea aitortzen dugu eta, aurten, Caritas Bizkaiko Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiari emango diogu. Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeak Gonzalo hautatu du 30 urte baino gehiagoko dedikazioagatik eta bereziki nabarmendu du Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzeko eta bateratzeko egin duen lana.
Gainera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren boluntariotza gazteari buruzko mahai-inguru interesgarria egingo dugu. Leire Ortiz de Zarate BizkaiaGarako koordinatzaileak moderatuko duen solasaldian, gizarte-eremu ezberdinetako hiru euskal elkartetako boluntarioen esperientziak entzuteko aukera izango dugu: Kristina Picard (Aspanovas), Jaione Peláez (SOS Arrazakeria Gipuzkoa) y Aya Yeaalaoui (Bidaya Elkartea)