SAREEN SAREA EUSKO IKASKUNTZAREN GIZARTE FOROETAN PARTAIDE
Gizarte-politiken etorkizuneko agertokien analisia
Eusko Ikaskuntza zenbait jarduera egiten ari da aurten, erakundearen 100. urteurrena ospatzeko baliatuko duten XVIII. Kongresuari begira. Kongresu horren harira, oinarrizko lan-ildoetako bat Euskal Herriko errealitate sozioekonomikoaren ingurukoa da eta, gai horren baitan, ongizate sozialaren sistemak dituen erronken ingurukoa.


