EUSKOFEDERPEN, KULTURA HIRIBURUAREKIN BAT
Euskofederpen, Euskal Herriko Erretiratu eta Pentsiodunen Federazioak hainbat kontzertu koral antolatu zituen abenduaren 12 eta 13rako, “Energia olatuak” programaren barruan. Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren esparruan martxan jarritako programa bat izan zen, herritarren kultura arloko ekimenak sustatzeko helburuarekin.


