EUROPAKO FINANTZAKETARAKO SARBIDEARI BURUZKO JARDUNALDIA
Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokitik, Sareen Sarearekin elkarlanean, jardunaldia antolatuko dute azaroaren 2an, Bilbon, Europako finantzaketarako sarbidearen inguruko Euskadiko errealitatea modu sakonagoan ezagutzeko (Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialerako interesekoak diren Europako programak eta deialdiak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde batzuen esperientziak, bideak, laguntzak eta oztopoak…); eta dagoen gabezia azal dezaketen arrazoi batzuk identifikatzeko eta aztertzeko (batez ere, esparru batzuetakoa).


