Urtarrilaren 24an Sareen Sareako ordezkariek, Gonzalo Rodriguez Aguirregoitia, Pablo Gonzalez eta Manolo Vilabrille, Sareen Sarea proiektua aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabali.
Lakuan ospatutako bileran, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia eta Emilio Sola zuzendariarekin batera, Hirugarren Sektorearen Legea garatzeko proposamenak eta Gizarte Zerbitzuen Legearekin loturiko dekretuen garapena azaldu ziren.
Artolazabal Sailburuak, Hirugarren Sektoreko sareekin baterako lana eta Sareen Sareak markatutako helburuak lortzeko Eusko Jaurlaritzako inplikazioa beharrezkoa izango dela azpimarratu zuen.