Estatuan gutxieneko errenta bat ezartzearekin lotutako aurreiritziak desagerraraztea eta gaiaren inguruan sentsibilizatzea da ekimenaren helburua.
Sareen Sareak EAPN erakundeak abiarazitako #RentaMínimaSí kanpainarekin bat egin du. Manifestu horrek gizarte-bazterketaren eta desberdintasunaren aurka borroka egingo duten politikak aldarrikatzen ditu. Estatuko gutxieneko errenta tresna arina, eskuragarria eta sistema autonomikoekin bateragarria izan behar da, pobrezia larria ezabatzeko, pobrezia erlatiboa murrizteko eta, beste tresna batzuekin batera, haur-pobrezia ezabatzeko, etxebizitza duina ziurtatzeko eta gizarteratzea areagotzeko.
Ekimenak Estatuko Hirugarren Sektore Sozialeko Plataformaren eta hirugarren sektore sozialeko sare zein erakunde ugariren babesa jaso du dagoeneko.