Pablo Gonzalez izango da presidente berria, Gonzalo Rodriguezen ordez
Sareen Sareak Zuzendaritza Batzordea berriztatzea erabaki zuen azken ohiko batzarrean. Estatutuen arabera, hiru urterik behin karguak berriztatu eta beste sare eta pertsona batzuei txanda pasa behar zaie; izan ere, hori da sareen sarearen funtzionamendu normala, elkarte anitz eta askotarikoa den heinean.
Pablo Gónzalez Gutiérrez FEVAS Plena Inclusión elkarteko presidenteordea eta horren ordezkaria izan da sarean, eta hemendik aurrera Sareen Sareko presidentea izango da, hiru urtez, REAS Euskadiko Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiaren ordez. Iñigo Vidaurrazaga (Hirekin) izango da presidenteordea.
Sareen Sareko batzordeak Gonzalo Rodriguez Aguirregoitiak hiru urtez egindako lana aitortu eta eskerrak eman zizkion, bere “talentu, hausnarketa eta ekintzagatik”. Haien esanetan, bere ekarpenari esker da Sareen Sarea gaur egun dena”.
Rodríguez Aguirregoitiak eskerrak eman zizkien Sareen Sareko sare eta erakunde guztiei eta bereziki bere sareari (REAS Euskadi) eta erakundeari (Caritas), emandako konfiantzagatik. Era berean, egindako bidean beste erakunde eta gizarte eragile batzuek emandako laguntza eskertu zuen. “Hiru urte dituen Sareen Sareak hasi berria du ibilbidea eta asko dira etorkizunean izango dituen erronkak; lan asko dago egiteke, baina espero dugu Zuzendaritza Batzorde berriarekin ere aurretik izandako laguntza eta babes bera izango dugula. Zentzu horretan, abagune hau aprobetxatuta, eskerrik beroenak adierazi nahi dizkizuegu”.