window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/admin

About admin

This author has not yet filled in any details.
So far admin has created 213 blog entries.

SAREEN SAREA ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUAREKIN BILTZEN DA

Urtarrilaren 24an Sareen Sareako ordezkariek, Gonzalo Rodriguez Aguirregoitia, Pablo Gonzalez eta Manolo Vilabrille, Sareen Sarea proiektua aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabali.

2021-03-04T15:07:02+01:002017ko Urtarrilak 25|

GIZATEAK “GIZARTE HOBEAGOAREN ALDE ARI GARA LANEAN” KANPAINA ABIATU DU

Kanpainak, egoera zailean dauden pertsonek enplegua errazago aurkitzea bultzatu nahi du

Gero eta gizarte zuzenagoa eta solidarioagoa bilatzeko prozesuan, Gizateak, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteak “Gizarte hobeagoaren alde ari gara lanean” kanpaina,...

2021-03-04T15:12:22+01:002017ko Urtarrilak 13|

ASTIALDI SAREA SAREEN SAREAN HASI DA

Astildi Sarea (Euskal Herriko haur, nerabe eta gazteekin gizarte esku hartzean eta aisialdi hezitzailean diharduten erakundeen sarea) Sareen Sareko bazkide bihurtu da

José Alberto Vicentek (Astialdi Sareko ordezkaria), Gonzalo Rodriguez eta Javier Dominguezek (Sareen Sareko presidentea eta idazkaria) Astialdi Sarea Euskadiko Hirugarren Sektorearen Sarean sartzeko prozesuari amaiera eman diote.

2021-03-04T15:17:37+01:002016ko Abenduak 16|

BERRIKUNTZA ETA EKINTZA SOZIOHEZITZAILEARI BURUZKO II. JARDUNALDIA

Gizarte Hezkuntzako Behatokia/Kontseilua abian

Gizarte Hezkuntzako Behatokia/ Kontseiluak (UPV/ EHU) berrikuntza eta ekintza soziohezitzaileari buruzko II. jardunaldia antolatuko du, “Gizarte Hezkuntzako Behatokia/ Kontseilua abian” lelopean. Jardunaldia azaroaren 16an ospatuko da Bizkaia Aretoan, Pio Baroja aretoan, Bilbon (Abandoibarra, 3 zenbakian).

2021-03-04T15:24:11+01:002016ko Azaroak 7|

BFA-K BIZKAIKO ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIA ARAUTZEKO DEKRETUA ONARTU DU

Batzar Nagusiek eskatu dute deialdia ahalik eta lasterren egiteko

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, urriaren 18an egindako azken bileran onartu egin du Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia (EZM) formalizatu eta arautzen duen dekretua.

2021-03-04T15:29:01+01:002016ko Urriak 25|

700 PERTSONA INGURU PARTE HARTU ZUTEN EUSKOFEDERPEN ELKARTEAK ANTOLATUTAKO ADINEKO PERTSONENTZAKO IBILALDIAN

Euskofederpen Euskal Herriko Erretiratu eta Pentsiodunen Federazioak ibilaldi neurtua antolatu zuen urriaren 22an Donostian, Adineko Pertsonen Egunaren harira. Ekitaldiak parte-hartze zabala jaso zuen, eta bazkide ugari bildu ziren bertan (700 pertsona inguru). Ibilaldi honen bitartez, 2005. urtean egindakoa errepikatu nahi izan zen.

2021-03-04T15:35:51+01:002016ko Urriak 25|

EUROPAKO FINANTZAKETARAKO SARBIDEARI BURUZKO JARDUNALDIA

Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokitik, Sareen Sarearekin elkarlanean, jardunaldia antolatuko dute azaroaren 2an, Bilbon, Europako finantzaketarako sarbidearen inguruko Euskadiko errealitatea modu sakonagoan ezagutzeko (Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialerako interesekoak diren Europako programak eta deialdiak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde batzuen esperientziak, bideak, laguntzak eta oztopoak…); eta dagoen gabezia azal dezaketen arrazoi batzuk identifikatzeko eta aztertzeko (batez ere, esparru batzuetakoa).

2021-03-04T15:46:53+01:002016ko Urriak 17|
Go to Top