window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/admin

About admin

This author has not yet filled in any details.
So far admin has created 213 blog entries.

HSS-AK ETXEGABEENTZAKO EUSKAL ESTRATEGIARI JARRAIPENA EGITEKO BATZORDEAN EGITEKO BATZORDEAN PARTE HARTUKO DU

Helburua da erkidegoko udalerri handietan modu esanguratsuan murriztea –gutxienez %20– kalean lo egiten duen pertsona-kopurua

Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren, Osasun Sailaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, EUDELek eta Bilboko, Vitoria-Gasteizko, Donostia-San Sebastiango, Barakaldoko, Getxoko, Portugaleteko, Irungo, Santurtziko eta Laudioko udalek, gaur, erakunde arteko akordioa sinatu dute, 2018-2021rako Etxegabeentzako Euskal Estrategia garatzeko. Horren bidez, nabarmen murriztuko da –gutxienez % 20– kalean, Euskadiko udalerri handietan, lo egiten duen pertsona-kopuruak, 2020rako. Horretarako, pertsona horiei laguntza emateko politika integralak garatuko dira.

2021-03-03T14:45:09+01:002018ko Apirilak 20|

EUSKADI BASQUE COUNTRY 2030 AGENDA ONARTUTA, NBE-REN GARAPEN IRAUNKORRAREN HELBURUEKIN BAT

Sareen Sareak garapen inklusiboaren aldeko aurkezpen-ekitaldian hartu du parte

Iñigo Urkullu Lehendakariak Euskadi Basque Country 2030 Agenda aurkeztu zuen atzo; Nazio Batuek sustatutako Garapen Iraunkorraren Helburuei egindako euskal ekarpena da. NBEk 17 helburu (GIH) onartu zituen pobreziarekin bukatzeko haren itxura guztietan, desberdintasuna murrizteko eta klima-aldaketaren aurka egiteko, eta aldi berean inor ez dela atzean geratzen bermatuta.

2021-03-03T14:57:08+01:002018ko Apirilak 12|

SAREEN SAREAK DSBE HOBETZEA DEFENDATU DU EUSKO LEGEBILTZARREAN

Gizarte-inklusiorako eskubidea ere garatzeko beharra azpimarratu du

Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteriako Batzordean egiten ari diren aurkezpen-errondaren barruan, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarte Inklusiorako 18/2008 Legea aldatzeari buruz, atzo Sareen Sareko ordezkariek parlamentuko taldeei beren ikuspegia azaldu zieten Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta Hobetzeko Oinarrien Dokumentuan jasotako proposamenei buruz. Dokumentu hori Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztu zuen aurreko maiatzaren 31n parlamentuko batzorde horren aurrean.

2021-03-03T15:02:12+01:002018ko Apirilak 11|

EHSSk BERE EGUN HANDIA OSPATUKO DU MAIATZAREN 14AN, DONOSTIAKO KURSAALEAN

0512aren bigarren ediziorako izena eman daiteke dagoeneko

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak maiatzaren 14an ospatuko du, astelehena, EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNA-0512, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Pasa den urtean Bilbon antolatu zen ekitaldia, lehen aldiz, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen onarpenaren urteurrenarekin bat etorriz, 2016ko maiatzaren 12an izan baitzen.

2021-03-03T15:32:26+01:002018ko Apirilak 4|

EZM EHSS SUSTATZEKO ESTRATEGIA AURKEZTEN DIO LEHENDAKARIARI

2020ra arte lehenetsitako 12 neurriko Legealdi Plana ontzat hartu du

Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiak (EEZM) ezohiko saio bat egin zuen atzo Lehendakaritzan, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko I. Estrategian jasotako 36 ekintzak aurkezteko. Estrategiako dokumentua Eusko Jaurlaritzak landu du hirugarren sektorearen laguntzarekin eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren bidez, hori baita hirugarren sektoreak euskal administrazioan parte hartzeko daukan elkarrizketa organo nagusia.

2021-03-03T15:44:55+01:002018ko Martxoak 21|

ONCE EUSKADIKO SARI SOLIDARIOAK 2018 ABIAN DIRA

Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 13an amaitzen da

ONCE Euskadik Sari Solidarioak 2018 abian jarri ditu eta hautagaitzak bidaltzeko epea ireki du. Sariak pertsona, enpresak, GKE, erakunde, komunikazio lan eta Herri- administrazioei zuzenduko dira, beti ere Epaimahaiak hala erabakita, ONCE Gizarte Taldearen Kultura Instituzionalarekin eta Hirugarren Sektore Sozialaren helburuei jaramon eginez Ekonomia Sozialaren filosofiarekin bat eginez.

2021-03-09T12:02:20+01:002018ko Martxoak 6|

EUSKADIKO GGKEEN KOORDINAKUNDEAK SAREEN SAREAREKIN BAT EGIN DU

Euskadiko GGKEen Koordinakundearen barruan gobernuz kanpoko 79 euskal erakunde daude, nazioarteko kooperazio eta garapenerako heziketaren arloan lan egiten dutenak. Sareen Sarearekin bat egin du berriki, bazkide moduan.

2021-03-04T10:58:03+01:002018ko Otsailak 15|
Go to Top