Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak hazten jarraitzen du 2023ko Barometroaren arabera
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren txostena
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak aurkeztu berri duen 2023 Barometroaren datuen arabera, 4.200 erakunde sozial baino gehiago ditu gure sektoreak. Guztira, 45.000 profesional baino gehiagok eta 170.000 boluntario inguruk lan egiten dute Euskadi bidezkoago eta sozialki inklusiboago baten alde.Apirilaren 13an, lagunduiguzu aldaketa eraikitzen!
Euskadi berdinzaleago eta inklusiboago baten aldeko jarduera parte-hartzailea Donostian
Azken urteetan bezala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna baino lehen jarduera parte-hartzaile bat antolatuko dugu. Apirilaren 13an izango da, larunbatean, 11:30etatik 14:00etara, Donostiako Gipuzkoa plazan.Gonzalo Rodriguez Aguirregoitiak jasoko du 2024ko Sareen Saria
Gizarteratzeko eta Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzeko boluntario eta profesional gisa hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbideari aitorpena
Saria datorren maiatzaren 10ean emango da Bilbon, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko ekitaldian. Bere ibilbidean zehar, Gonzalo Rodriguez funtsezko figura izan da sektorearen eta hainbat erakunderen arteko sare-lanaren arloan.Gizarte Berrikuntzako Euskal Ekosistema bultzatzen ari gara
Euskadiko gizarte-politiken eremuan berrikuntza indartuz
Topaketaren helburu nagusia gizarte-berrikuntza sustatzeko hainbat erakunderen baliabideak eta ahaleginak koordinatuko dituen lan-esparruaren sorrera eztabaidatzea izan da, Euskadin gizarteratzea, kohesioa eta gizarte-ongizatea hobetzeko.Sareen Sareak GJHekiko konpromisoa indartu du Gizarte Trantsiziorako 2030 Agenda Euskadi Foroan
Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren VI. Osoko Bilkuran
Sareen Sareak Garapen Iraunkorreko Helburuak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean integratzearen garrantzia azpimarratu du, gizarte justuago, inklusiboago eta iraunkorrago baterantz aldaketa sakona bultzatuz.Euskadiko politika publikoetan adingabeek parte hartzeko ekimenen mapaketa
Haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatuz
Este proyecto, que nace de la Comisión Mixta de Infancia, Adolescencia y Juventud de la Mesa de Diálogo Civil de Euskadi, busca iniciativas del Tercer Sector Social de Euskadi que empoderen a niños, niñas y adolescentes para su participación activa en las políticas públicas, en consonancia con los objetivos. Para participar, se debe cumplimentar un cuestionario antes del 12 de abril.