window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Tag: tercer sector

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2024ko Liburu Zuria argitaratu da

Txostenak sektorearen erronkak aztertzen ditu modu sakonean eta gaurkotuan

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak aurkeztutako dokumentuak gure erakunde sozialek etorkizun hurbilean dituzten erronkak aurkezten ditu, hala nola iraunkortasuna, digitalizazioa, parte-hartzea eta barne-artikulazioa.
2025-06-04T09:19:00+02:002025ko Ekainak 4|

Sareen Sareak hitzarmen bat sinatu du Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailarekin, kolektibo kalteberen beharrak antzemateko

Alokabiderekin aodstutako proiektuak etxebizitzari lotutako arazo nagusiak identifikatzea eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren jardunbide egokien mapaketa ahalbidetuko ditu

Sareen Sareko presidenteak eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute egoera bereziki ahulean dauden kolektiboen etxebizitza-beharrak eta Hirugarren Sektore Sozialaren erantzun berritzaileak ikusaraztea ahalbidetuko duen proiektu bat abian jartzeko.
2025-06-03T10:42:54+02:002025ko Ekainak 3|

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean GJHen kudeaketan aurrera egiteko ikaskuntza-saio berriak

Lehendakaritzaren eskutik eta Euskalitekin lankidetzan

Sareen Saretik Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) ezarpena bultzatzen jarraitzen dugu, Euskalitekin eta Lehendakaritzarekin lankidetzan ikaskuntza-saioen ziklo berri batekin. 2024ko esperientziaren ondoren, proiektuak aurrera egiten jarraitzen du 2025ean, autoebaluazioan, estrategian eta jardunbide egokien identifikazioan oinarritutako jarduera berriekin.
2025-05-26T07:30:12+02:002025ko Maiatzak 26|

Concha Clavero Molinak jasoko du 2025eko Sareen Saria

Gizarteratzea, berdintasuna eta lankidetzazko gobernantza sustatzeagatik

Aurten Concha Clavero Molinari emango diogu Sareen Saria, gizarteratzearekin, genero-berdintasunarekin eta gizarte-erakundeen eta administrazio publikoen arteko elkarlaneko gobernantzarekin duen konpromisoa eta ibilbide luzea aitortuz. Sari-ematea maiatzaren 6an izango da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko Gasteizko Artium Museoko auditorioan egingo den ekitaldian.
2025-04-29T16:28:45+02:002025ko Apirilak 1|

Gure historia ezagutu: Sareen Sareak, 10 urte

Hamarkada bateko mugarriak berrikusiz

Gure 10. urteurrena ospatzen ari gara webgunean atal berri bat sortuz: denbora-lerro interaktibo bat, erakundearen mugarri nagusiak jasotzen dituena, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren indartzean egin dugun bidea erakutsiz.
2024-10-29T13:58:55+01:002024ko Urriak 29|

Merkatutik kanpo eta pertsonen zerbitzura dauden gizarte-zerbitzuen aldeko adierazpena

Sareen Sarea gizarte-ituna arautzen duen dekretuaren aurrean

Pertsonak zaintzea izan behar da politika publikoen eta gizarte-zerbitzuen ardatz nagusia, kalitatearen aldeko apustua eginez eta elkartasunaren, unibertsaltasunaren eta ekitatearen printzipioei erantzunez. Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala funtsezko eragilea da pertsonak erdigunean jartzen dituen sistema bat eraikitzeko.
2024-10-25T10:23:00+02:002024ko Urriak 25|
Go to Top