window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Elkarrizketa Zibilerako Mahaia

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari buruzko albisteak.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren batzordea eratu du

Etxebizitza, DBE, Gizarteratzeko plana, jorratutako beste gai batzuen artean

Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaia (MDCE, gaztelaniaz) da Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko (TSSE, gaztelaniaz) sareen arteko eztabaidarako organo gorena eta Mahai horrek atzo onartu zuen TSSE Sustatzeko Estrategiaren Jarraipenerako Batzordea eratzea. Batzorde horretan hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako hiru kidek eta sektore sozialaren hiru ordezkarik.

2024-07-08T12:16:51+02:002018ko Azaroak 28|

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak EHSS sustatzeko Estrategia aurkeztu dio Lehendakariari

2020ra arte lehenetsitako 12 neurriko Legealdi Plana ontzat hartu du

Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiak (EEZM) ezohiko saio bat egin zuen atzo Lehendakaritzan, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko I. Estrategian jasotako 36 ekintzak aurkezteko. Estrategiako dokumentua Eusko Jaurlaritzak landu du hirugarren sektorearen laguntzarekin eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren bidez, hori baita hirugarren sektoreak euskal administrazioan parte hartzeko daukan elkarrizketa organo nagusia.

2024-07-08T12:20:50+02:002018ko Martxoak 21|

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Estrategia onetsi du

Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiak Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategia ontzat eman zuen atzo. EHSSren sare eta erakundeak sustatzera bideratutako 34 jarduera jaso dira horren baitan, legegintzaldi honetatik harago ere lantzekoak.

2024-07-08T12:22:19+02:002017ko Azaroak 29|

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak Enpleguko, Gizarteratzeko eta Familia eta Haurren Estrategiako Planak aztertu ditu

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia bildu zen atzo, urriaren 30ean, besteak beste, 2018-2021 EHSSaren Sustapen Estrategia, 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Planaren aurrerapena eta 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa eta Familia eta Haurren Estrategia aztertzeko.

2024-07-08T12:46:53+02:002017ko Urriak 31|

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak DBE hobetzearen inguruan eztabaidatzeko batzorde bat eratzea erabaki du

Etxebizitza arloko Bazterkeria kasu larrien inguruko Estrategia lantzeko talde bat ere eratuko da

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) sareek eta Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako organoa da. Helburua zera da: Eusko Jaurlaritzaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko harremanak sustatu eta erraztea.

2024-07-08T12:48:10+02:002017ko Uztailak 18|

Pablo Gonzalezek lekukoa hartu dio Gonzalo Rodriguezi Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko presidente gisa

Mahaiak orain arteko presidentearen lana goraipatu du

Pablo Gonzalez Gutierrezek, Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaian (EZM) FEVAS Plena Inclusion elkartearen ordezkariak, hartu zuen atzoko ohiko bilkuran Gonzalo Rodriguez Aguirregoitiaren lekukoa (REAS Euskadi) aipatutako organoaren presidente gisa.

2024-07-08T12:50:11+02:002017ko Uztailak 18|

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategia definituta egongo da urriaren bukaerarako

2017-2020 arteko ekintzak zehaztuko du sektorea sustatzeko

Urri bukaeran definituta egongo da Euskadiko hirugarren sektore sozialera bideratutako politika publikoen estrategia berria (2017-2020), atzo Elkarrizketa Zibilaren Mahaiak (EZM) erabaki zuenez.

2024-07-08T12:52:46+02:002017ko Uztailak 18|
Go to Top