window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');

Bilera Idoia Mendiarekin, Europako etorkizuneko gizarte-politikak kontrastatzeko

2024ko Europako Parlamenturako Hauteskundeak

Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetarako PSE-EEren hautagaiak bilera batera gonbidatu du Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala, Europarako etorkizunera begira hainbat gai kontrastatzeko. Besteak beste, zaintzari, genero-berdintasunari, diskriminazioaren aurkako borrokari, elkarrizketa zibilari, 2030 Agendari edo jasangarritasunari buruz hitz egin dugu.
2024-05-22T18:30:05+02:0022 May 2024|

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak hazten jarraitzen du 2023ko Barometroaren arabera

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren txostena

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak aurkeztu berri duen 2023 Barometroaren datuen arabera, 4.200 erakunde sozial baino gehiago ditu gure sektoreak. Guztira, 45.000 profesional baino gehiagok eta 170.000 boluntario inguruk lan egiten dute Euskadi bidezkoago eta sozialki inklusiboago baten alde.
2024-04-26T13:17:44+02:0026 April 2024|

Otsailak 15: Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna

Minbizia duten adingabeentzako osoko arreta baten alde

Haur Minbizidunen Nazioarteko Egunean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek minbizia duten adingabeei eta haien familiei arreta integrala emateko egiten dituzten ahaleginak ikusarazi nahi ditugu. Umeekin federazioak Haur eta Nerabe Minbizitik bizirik atera direnentzako Epe Luzeko Jarraipen Programa bat eskatzen du. .

2024-02-15T05:01:02+01:0015 February 2024|

Inklusioa, aniztasuna eta errespetua: Oztoporik gabeko hezkuntza baterantz

Urtarrilak 24: Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna

Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak ekitatean eta inklusioan oinarritutako hezkuntza-eredua garatzeko duen konpromisoa aldarrikatzen dugu. Pertsona bakoitzak, bere jatorria edo egoera sozioekonomikoa edozein izanik ere, kalitatezko hezkuntza bermatuta izango duen eredu baten alde egiten dugu Sareen Sarean.

2024-01-29T09:17:39+01:0023 January 2024|

iLabaren 1. Foro Irekian parte hartu dugu

Sareen Sarea agente eragilea da partaidetzako berrikuntza-gune honetan

Urtarrilaren 17an, iLabaren 1. Foro Irekia egin da eta, bertan, talde eragilea aurkezteaz gain, parte hartzeko Proiektu Esperimentalen Deialdira aurkeztu nahi duten ekimenei kontrastaterako eta laguntzarako saio bat eskaini zaie.

2024-01-31T13:58:24+01:0018 January 2024|

Hirugarren Sektore Sozialaren iraunkortasunerako gakoak

Ikerlanak sektorean finantzazio iturrien dibertsifikazio beharra nabarmentzen du

Ferrer i Guàrdia Fundazioak Estatuko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen finantzaketari buruzko azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu. Bertan, Sareen Sareak Euskadiko errealitateari buruzko datuak eman ditu.

2024-01-29T09:29:51+01:0028 December 2023|
Go to Top