window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');

Soraia Chacón da Sareen Sareko presidente berria

Beste sare eta pertsona batzuei erreleboa eman zaie eta elkartearen funtzionamendu anitzarekin jarraituko da

Sareen Sarearen Batzar Nagusiak elkartearen Zuzendaritza Batzordea berritu du eta Soraia Chaconek Borja Dovalen lekukoa jaso du erakundearen lehendakaritzan. EHLABEko Pablo Moratallak presidenteorde kargua beteko du hurrengo hirurtekoan

2024-01-29T10:13:09+01:0021 June 2023|

Eraldaketa digitala Hirugarren Sektore Sozialean: Aldaketarako aukera bat

Borja Doval Sareen Sareko presidentearen iritzi artikulua

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak gero eta digitalizatuago daude. Prozesu horrek aldaketa solidario eta eraldatzailea bilatu behar du, inor atzean ez uzteko eta egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat etorkizun iraunkorra eraikitzeko nahiak bultzatuta.
2024-01-29T10:18:32+01:0015 May 2023|

Thomas Holdbrook izango da 2023ko Sareen Saria

Euskadin hainbat kolektibo gizarteratzearen arloan boluntario eta profesional gisa hiru hamarkadetatik gora egindako lanari aitortza

Datorren maiatzaren 12an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean, 2023ko Sareen Saria emango diogu Thomas Holdbrook-i, Asumdwe Nkabon Euskadiko ghanatarren elkartearen sortzaileari. Euskadi solidarioagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko konpromisoa eta lana aitortzen ditu sari horrek.
2024-01-29T10:23:34+01:0017 April 2023|

Sareen Sareak kontratu sozial berri bat eskatu du Trantsizio Sozialerako 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren osoko bilkuraren aurrean

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak planetaren eta pertsonen aldeko itun sozial zabal baten beharra aldarrikatu du

Sareen Sareak azpimarratu du Garapen Jasangarrirako Helburuekiko (GJH) konpromiso sozialak duen garrantziaz gain, "gobernantzarako eta parte-hartze sozial aktiborako kanal guztiak bultzatzea ere garrantzitsua dela: gure gizartea bizitzaren aldeko itun handi horren partaide egiteko".
2024-01-29T11:47:17+01:0017 March 2023|

Umeekin Sareen Sarean sartu da

Dagoeneko 17 dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sarean bildutako erakundeak

Ezohiko Batzar Nagusian, Umeekin federazioa kide berri izatea onartu du Sareen Sareak. Haur eta Nerabe Minbizidunen Gurasoen Euskal Federakundearen sarrera aho batez onetsi dute Sareen Sareko kide guztiek.
2024-01-29T12:18:27+01:0023 February 2023|

“SAREEN SARIA 2023”: HAUTAGAIAK AURKEZTEKO PROZESUA IREKI DA

Aitortza publikoa egingo da datorren Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko ospakizun-ekitaldian

2023ko otsailaren 28ra arte Sareen Sarirako hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik dago. Sari honen helburua Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen lagundu duten pertsonen lana publikoki aitortzea da.
2022-12-22T00:02:26+01:0022 December 2022|

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak hazten jarraitzen du

2021eko Barometroaren txostena argitaratu da

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak egindako txostenean argitaratutako datuen arabera, 40.000 profesionalek eta 160.000 boluntariok baino gehiagok osatzen dute Euskadi bidezkoago eta sozialki inklusiboago baten alde egunero lan egiten duten 4.000 gizarte-erakundetik gorako sektorea.
2024-07-19T10:06:26+02:0020 December 2022|
Go to Top