window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');

Zainketa eredu berri baten aldeko akordioa Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian

Soraia Chacón, EEZMren presidente berria

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren azken bileran, akordio bat onartu da zainketen aldeko herri-itunaren inguruan. Gainera, Soraia Chaconek Borja Doval ordezkatu du EEZMko presidente gisa, eta zaintza unibertsaleko sistema publiko eta komunitario baterantz aurrera egitearen garrantzia nabarmendu du.

2024-01-29T09:33:23+01:0021 December 2023|

Sareen Sareak bere Kode Etikoa onartu du

Erakundearen Gobernu eta Kudeaketarako Esparru Etikoa eta Kode Etikoa onartu dira

2022an gobernantza-modu berrien inguruan hasitako hausnarketa-prozesuaren ondorioz eta erantzunkidetasun, zeharkakotasun, subsidiariotasun eta iraunkortasun printzipioetan oinarrituta.

2024-01-29T09:34:24+01:0019 December 2023|

“Sareen Saria 2024”: Hautagaiak aurkezteko epea ireki dugu

Euskadi inklusiboago baten aldeko konpromisoari egindako aintzatespen publikoa

2024ko otsailaren 29ra arte zabalik egongo da 2024ko "Sareen Saria"ri hautagaitzak aurkezteko epea. Saria maiatzean emango da, Bilbon ospatuko dugun Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko ekitaldian.
2024-01-29T09:44:07+01:001 December 2023|

GJHen kudeaketari buruzko ikaskuntza-saioak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan

Abenduaren 18an online saio bat egingo dugu proiektua aurkezteko

Lehendakaritzaren eskutik eta Euskalitekin lankidetzan, 2024an Sareen Sareak "Enpresetan eta erakundeetan 2030 Agenda garatzeko gida" Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan txertatzeko lan egingo du. Abenduaren 18an egingo da lehen saioa, EHSSko erakundeei irekia./p>

2024-01-29T09:45:41+01:0030 November 2023|

Haurren eskubideen aldeko konpromiso soziala

Azaroak 20: Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Haurrei tratu ona ematea ez da legezko betebeharra bakarrik, gure gizartearen erantzukizun kolektiboa ere bada. Haurrek indarkeria-mota eta eskubide-urraketa desberdinak jasaten jarraitzen duten mundu honetan, euskal erakunde sozialek tinko jarraitzen dute errealitate kezkagarri horri aurre egiteko eta horren ondorioak prebenitzeko konpromisoan./p>

2024-07-05T12:32:01+02:0020 November 2023|

Hirugarren Sektore Sozialaren topaketa Valladoliden: Elkarlanerako eta indartzerako espazioa

Egungo zein etorkizuneko erronken inguruko hausnarketa eta eztabaida

Espainiako Hirugarren Sektorearen Plataformak Valladoliden beste erakunde autonomiko batzuekin batera antolatutako topaketan parte hartu dugu. Ikaskuntza partekatuko bi egun izan dira, Hirugarren Sektore Sozial indartsuagoa eta eraginkorragoa eraikitzeko./p>

2024-01-29T10:07:01+01:0016 November 2023|

Zainketei buruzko Euskal Kongresuan parte hartu dugu

Egungo gizartean zainketa-lanak planteatzen dituen erronkei buruzko hausnarketarako eta eztabaidarako gunea

Sareen Sareak eta beste gizarte-erakunde batzuek Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak zainketei egiten dien ekarpena aztertu dute, berdintasunezko zaintza-eredu publikoago eta komunitarioago baterantz aurrera egitea helburu duen kongresuan./p>

2024-01-29T10:12:04+01:0015 November 2023|
Go to Top