2019an 4.826 pertsonek egin zuten asilo-eskaera Euskadin

Babeslekua behar duten pertsona guztientzako etxea izango den gizarte bat sortzen dauden erakundeen lana aldarrikatu nahi du Sareen Sareak.

Ekainaren 20a Errefuxiatuen Munduko Eguna da eta iragarki bat egin dugu EITBn.

2019an 4.826 pertsonek egin zuten asilo-eskaera Euskadin. Estatuan, oro har, 60.198 eskaera izan ziren, baina %5ek bakarrik izan zuten aldeko ebazpena (3.156 eskaera).

Munduko osasun krisiaren aurrean, gizarte erakundeek premiazko erregularizazio neurriak eskatu dituzte atzerritarren eskubideak bermatzeko.

Ekainaren 20a Errefuxiatuen Munduko Eguna da eta babeslekua behar duten pertsona guztientzako etxea izango den gizarte bat sortzen dauden erakundeen lana aldarrikatu nahi du Sareen Sareak.

Ildo horretan, EITBrako spot bat egin dugu, hainbat arazorengatik, besteak beste, gerragatik edota jazarpena mota ezberdinengatik (politika, sexu-orientazioa, erlijioa, eta abarrekoei lotutakoak) sorterritik alde egin behar duten pertsonei babeslekua eskaintzeak duen garrantzia ikusarazteko helburuarekin. Egoera horren aurrean, arduraz eta gizatasunez jokatu behar dugu, aurreiritzi edo zurrumurru xenofoborik gabe, pertsona horiek beren bizi-proiektuekin aurrera egin ahal izan dezaten.

Datu batzuk

2019an, ezohiko erregularizazio-neurriak (3.395 Bizkaian, 891 Araban eta 540 Gipuzkoan). Kopurua hirukoiztu egin da 2018ko datuekin alderatuta, urte horretan 1.595 eskaera egin baitziren EAEn. Estatuan, eskaerak 60.198 izan ziren, eta horietatik soilik %5ek (3.156) lortu zuten Nazioarteko Babesaren aldeko ebazpena, aurreko urtean baino 20 puntu gutxiago. Errefuxiatuei laguntzeko gizarte-erakundeek azaldu dute Espainiako Estatua Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik dagoela, aldeko asilo-ebazpenen %30 inguru jasotzen baitira EBn.

Premiazko erregulazioa

COVID-19k eragindako munduko osasun-krisiak larriki eragin die pertsona zaurgarrienei, hala nola egoera administratibo irregularrean dauden migratzaileei eta eskaera ebazteko zain dauden asilo-eskatzaileei. Horregatik guztiagatik, hainbat erakundek kanpainak egin dituzte ezohiko erregularizazio-neurriak eskatzeko, Estatuan atzerritarren eskubideak bermatzeko.