2015 eta 2016 urteetan landu dute, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken sailaren zein Emakunderen laguntzarekin

Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko azterlanaren aurkezpen ekitaldia egin zuten pasa den ekainaren 14an. Fedeafes elkarteak aurkeztu zuen ikerlana.

Buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du noizbait familiartean edo bikote-harremanean. Lan horren arabera, nahasmendu psikiko larria duten emakumeen %40 izan da bortxakeria sexualaren biktima.

2015 eta 2016 urteetan zehar Osakidetzaren eta instituzioen kolaborazioarekin, buru gaixotasun larria duten emakumeak indarkeria jasateko arrisku bikoitza edo laukoitza dute, eta jasaten ari direna ez dute biolentzia gisa identifikatzen kasuen %40n. Azterlan hau aitzindaria da espainiar Estatuan, orain arte ez baitira errealitate honen datu kuantitatiboak jaso.

Fedeafeseko gerente Mari Jose Canok kaltetutako emakumeei sinesgarritasuna ematearen garrantzia nabarmendu du. Izan ere, batzuetan profesionalek ez dute euren testigantza kontuan hartzen buru gaixotasunak eldarnioak eragiten dituela ulertzen dutelako. Hala ere, datuek baieztatzen duten moduan, jarritako salaketak errealak dira kasuen gehiengo garbi batean eta ehuneko minimo batean salatzen dira egoera irrealak.

Ekitaldian buru gaixotasuna duten emakumeekin lan egiten duten profesionalak sentsibilizatzeko gida ere aurkeztu du Fedeafesek. Dokumentu horretan indarkeriaren biktimen eta buru gaixotasunaren arteko konexioez ere ohartarazten dute.

Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko azterlanaren aurkezpen ekitaldia egin zuten pasa den ekainaren 14an. Ikerlana Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak aurrera eraman dute.

Buru gaixotasuna duten emakumeen %75k indarkeria jasan du noizbait familiartean edo bikote-harremanean. Horrela dio Fedeafesek, gaur aurkeztutako ikerlanak. Lan horren arabera, nahasmendu psikiko larria duten emakumeen %40 izan da bortxakeria sexualaren biktima.

2015 eta 2016 urteetan zehar 33 profesionalen laguntzarekin, nahiz Osakidetzaren eta instituzioen kolaborazioarekin, gauzatutako azterlanak mahai gainean jarri du buru gaixotasun larria duten emakumeen egoera; izan ere, gainerako emakumeekin alderatuz, indarkeria jasateko arrisku bikoitza edo laukoitza dute, eta jasaten ari direna ez dute biolentzia gisa identifikatzen kasuen %40n. Azterlan hau aitzindaria da espainiar Estatuan, orain arte ez baitira errealitate honen datu kuantitatiboak jaso.