125.000 bolondres mugitzen dituzte Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen 3.500 erakunde

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreak 3.500 erakunde batzen ditu; erdia baino gehiago Bizkaian.

36.000 langileei ematen die lana. 125.000 bolondres ditu. Pertsona horiek guztiek eta erakundeek urritasunen bat dutenen, baztertze egoeran daudenen, babesgabeen edo hiri eta herriekiko mendekotasun egoeran daudenen eskubideak defendatzen dituzte. Beraien ongizatea zaintzeko zerbitzua ere eskaintzen dute.

Hirugarren Gizarte-sektorearen Liburu Zuriak daktu interesgarri asko ematen ditu hirugarren gizarte-sektoreko euskal erakundeen inguruan.

Bizkaiako Hirugarren Gizarte-sektoreko Behatokiak eta Sareen Sareak ikerketa aurkeztu zuten Bilboko jardunaldi batean.

Jardunaldia inauguratu zuten Gorka Martinez BBK Fundazioko zuzendari orokorrak, Jon Mancisidor EDE Fundazioko ordezkariak, Gonzalo Rodríguez Sareen Sareako presidenteak, Unai Rementeria Bizkaiako Ahaldun Nagusiak eta Lide Amilibia Gizarte-Politikako Sailburuordeak. Ekitaldiari amaiera eman zioten Iñigo Pombo Bilboko Udaleko Gizarte-Politikako zinegotziak eta Isabel Sánchez Robles Akzio Sozialeko Diputatuak.

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreak iniziatiba sozialeko 3.500 elkarte biltzen ditu; horien %53k Bizkaian du egoitza, %29k Gipuzkoan eta %14k Araban. Guztiak kontuan hartuta, 36.000 langile daude lanean eta 2013an 1.451 euroko kopurua kudeatu zuten, %2.2ko euskal PIBren baliokidea dena.

Hirugarren Gizarte-sektoreko datu esanguratsu hauek Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen Liburu Zuritik atera dira. Ikerketa lan hau Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Behatokiak ondu du eta SAREEN SAREAren “Gizarte zibil antolatua, eraldaketa sozialerako motorra” izeneko jardunaldian argitaratu zen.

Liburu Zuriak, gainera, ekimen sozialaren eta irabazi-asmorik gabeko sektore honen enplegu eta ekonomia hedaduraz hitz egiten du; gizartean egiten duen ekarpenaz eta gizartearen parte hartzeak eragin duenaz. 125.000 boluntario daude auzoetan, herrietan eta hirietan banaturik egunero urritasun, bazterkeria, babes gabeko edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen eskubideak defendatzen.

Hirugarren Gizarte-sektorearen eragina egoerarik ahulenetan daudenengana iristen da gizartea bera osotasunean hartzeko; izan ere, ikuspuntu partekatua du bere errealitateak: gizarte inklusiboa, parte-hartzailea, solidarioa eta demokratikoa duena; pertsona guztiek eskubide eta aukera berak izateaz gain, guztien ongizatean aktiboki lagundu dezaten.

Ikerketa lanean Hirugarren Gizarte-sektoreko erakundeek eta sareek hartu dute parte eta sektorearen irabazi-asmorik gabeko errealitatea aztertu du. Sektorearen barne- eta kanpo-harremanak, kudeaketarako estrategiak, giza-hedadura, eginbeharra, baliabide ekonomikoak, komunikazio tresnak eta interes orokorrari erantzuna emateko bokazioa aztertu ditu.

Behatokiaren ikerketa, SAREEN SAREAk -Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen sareen sareak- antolatutako jardunaldiarekin batera, une berezian iritsi da. Alde batetik, azken urteetan antolaketa lan handia egiten ari da –errealitate barreiatu eta sakabanatutik eta lurraldeen garapen eta ezaugarri ezberdinetatik abiatuta- eta, une honetan, esparru ezberdinetako sare ezberdinak SAREEN SAREArekin bat egiten ari dira.

Bestetik, Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen Lege proiektua parlamentuan bideratzen ari dira, eta etorkizun hurbilean juridikoki egokituko dela espero da. Honela, historikoki gizartearen ongizatearen alde egindako ekimenak aitortuko dira, Euskadiko gizarte-sektorea egonkortuz eta indartuz.

Jardunaldia Bilboko BBK Salan ospatu zen eta 200 lagun baino gehiago bertaratu ziren; erakunde, fundazio eta ekimen sozialeko kooperatibetatik gehienbat, baina baita eragile sozial, sindikal eta instituzionalak ere. Jardunaldia inauguratu zuten Gorka Martinez BBK Fundazioko zuzendari orokorrak, Jon Mancisidor EDE Fundazioko ordezkariak, Gonzalo Rodríguez Sareen Sareako presidenteak, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lide Amilibia Gizarte-Politikako Sailburuordeak. Ekitaldiari amaiera eman zioten Iñigo Pombo Bilboko Udaleko Gizarte-Politikako zinegotziak eta Isabel Sánchez Robles Akzio Sozialeko Diputatuak.