Hirugarren gizarte-sektoreko sareek lehendakariari beraien kezkak eta egungo erronkak adierazi zizkieten
Hizketa Zibileko Mahaiak ordezkatzen dituen Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreko hamalau elkarteek duela gutxi beraien kezka eta erronkak adierazi zizkieten Iñigo Urkullu Lehendakariari; krisi garai honetan bakoitzak bere esparrutik elkarlanean gizarte justuago, elkartuago eta parekideago bat eraikitzeko.
Gobernuko liderrarekin egindako bilera Hizketa Zibileko Mahaiaren saio berezi bat izan zen. Mahai hau Hirugarren Gizarte-sektorearen aholkularitzarako eta parte hartzeko organu nagusiena da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Mahaiaren presidenteak, Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiak, Urkullu Lehendakariari eskerrak eman zizkion lehen aldiz foro horretan parte hartzeagatik, batez ere, Hirugarren Gizarte-sektorearen Legea legebiltzarrean bideratzen ari direnez, euskal gizarte-sektorearentzat une bereziak direlako. Legearen helburua proiektuari izaera juridikoa ematea eta proiektua bera bultzatzea dira, horrekin batera, gizartearen ongizatea eta, batez ere, pertsona ahulena ezagutara emateko.
Rodríguez Aguirregoitiak zerbitzu sozial eta enpleguaren sustapenetik harago, esku-hartze sozialari, etxebizitzari, hezkuntzari, osasungintzari eta justiziari buruzko elkarrizketak izatea eskatu zuen.
Hirugarren Gizarte-sektoreko ordezkariak gehitu zuenez, lotura hori zerbitzu sozialetatik harago zabaltzen da, “beste zenbait esparruen elkargunera eta esku-hartze sozialeko etxebizitza, enplegu, hezkuntza, osasungintza eta justiziara”.
Hizketa Zibileko Mahaiko presidenteak bere nahia azaldu zuen: bai etorkizuneko TSSren Legeak bai Gobernuaren eginbeharrek “Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorea eta bere sare eta erakundeak lagundu ditzatela, iniziatiba soziala bultzatzen duten eta berau indartzen, sostengatzen eta ekonomikoki egonkortzen duten tresna eta politikak sortuz”.
Iñigo Urkullu, Enplegu eta Gizarte-politika Departamentuko agintariez lagundurik, Angel Toña besteak beste, Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreak luzatutako gaiak bildu eta gainbegiratu zituen. Hala, “kritikoki kolaboratzera, baino kolaboratzera” gonbidatu zituen: “Bizi kalitatea, justizia soziala eta inklusio soziala hobetu nahi ditugu. Gizarteak parte hartu behar du, kultura demokratikoaren parte da eta guztion artean landu behar dugu”.