Sareen Sareak bat egin du maiatzaren 3an sinatutako adierazpen instituzionalarekin

Sareen Sareak bat egitea erabaki du maiatzaren 3an sinatutako erakunde arteko adierazpenarekin. 2018-2021 aldirako Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiak sustatutakoa da Batzorde hori eta bertan ordezkatuta dago, hain zuzen, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ere.

Gasteizen egindako ekitaldian, Pablo González Sareen Sareko presidenteak hitz egin zuen, eta entzuleen aurrean hauxe azpimarratu zuen: “Garapen iraunkorraren 2030 agendaren helburuak bat datoz partekatzen ditugun balioekin eta eredu sozialarekin, eta hirugarren sektorean propiotzat hartu eta sustatu egiten ditugu”.

Azken hilabete hauetan etxerik gabeko pertsonen aurka izan diren erasoen harira sinatutakoa da adierazpena, etxerik gabeko pertsonen aurkako erasoak gertatu direla gure inguruan, eta horietako batzuk ustezko lesio- eta gorroto-delitu gisa tipifikatu dira.

Errealitate horren aurrean, Etxerik Gabeko Pertsonen Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordea osatzen dugun erakunde publikoek eta entitateek salaketarik irmoena eta arbuioa adierazi nahi ditugu etxerik gabeko pertsonen aurkako intolerantziaren, gorrotoaren eta mespretxuaren aurrean. Etxerik gabeko pertsonen aurkako gorroto-delituak giza eskubideen urraketa nabarmenak dira. Eraso horiek bistaratzea eta salatzea da ekintza horien aurka aritzeko lehen urratsa.

Sinatu dutenak, funtsezkotzat jotzen dute herritar eta erakunde publiko guztiak sentsibilizatzea etxerik gabeko pertsonen aurkako gorroto-delituen inguruan, bai eta erakunde sozialen, laguntza-baliabideen eta polizien prebentzio-lana –koordinatua eta bateratua− sendotzea ere.

Era berean, funtsezkotzat jotzen dute probintzia bakoitzeko Fiskaltzetako Gorroto eta Bazterketa Delituen Atalak gertakari hauen jazarpenean inplikatzea. “Gainera, agerian jarri nahi dugu erakunde guztiak prest daudela eraso horien egileak modu eredugarrian jazartzeko eta zigortzeko, bai eta mota honetako gertakarien biktima izan diren pertsonei lege-babes eta babes material guztia emateko ere.”

Estrategia hau sustatzen dugun erakunde eta entitate publikoek gizarte kohesionatua eraiki nahi dugu, eta hori ezin da inola ere uztartu mota horretako erasoekiko tolerantziarekin; hain zuzen ere, eraso horietako bat ere ez da zigorrik gabe geratuko Euskadin.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, eta Osasun Sailak, hiru Foru Aldundiek, EUDELek eta Vitoria-Gasteiz, Bilbao, Donostia-San Sebastián, Barakaldo, Getxo, Irun, Portugalete, Santurtzi eta Laudioko udalek bat egin dute Etxerik Gabeko Pertsonen Euskal Estrategia 2018-2021 delakoarekin. Hain zuzen ere, Estrategia horren helburuen artean dago etxebizitza-bazterketaren inguruko pertzepzio soziala nabarmentzea, komunitateko eragile guztiek egoera horiei aurre egiteko izan behar duten inplikazioa sendotzea, eta pertsona horiek bizi dituzten arrisku-egoerak prebenitzea.

Horrelako gertakariak gure inguruan ohikoak ez badira ere, zoritxarrez, ez dira kasu isolatuak. 2016an, etxebizitza-bazterketa larriko egoeran zeuden pertsonak zenbatu ziren Euskadiko 24 udalerritan. Datu horiek kontuan hartuta, honakoa nabarmentzen da: Inoiz kalean lo egin duten gizonen %22k eta emakumeen %30ek eraso fisikoren bat jasan izan dute, gutxienez, behin. Eta gizonen %44k eta emakumeen %49k irainak eta mehatxuak jasan izan dituzte, eta %40, berriz, lapurreten biktima izan dira.

Adierazpenean aipatutako gorroto-delituaren arrazoia talde jakin baten aurkako intolerantzia izan daiteke, betiere, talde horretako kideek funtsezko ezaugarriren bat partekatzen badute; esate baterako, kasu honetan, etxerik gabekoak izatea eta muturreko bazterketa sozialean egotea.