SAREEN SAREAK COVID-19ren ERAGIN SOZIALARI AURRE EGITEKO ESTRATEGIA AURKEZTU DU
Krisiaren aurrean sektoreak duen funtsezko eginkizuna aitortzea eta haren ekarpen soziala indartuko duten finantzaketa-neurri osagarriak aldarrikatzen dute erakundeek
Sareen Sareak proposamen estrategikoak biltzen dituen dokumentu bat aurkeztu du, Covid-19ren krisiak Euskadiko erakunde sozialetan sortutako ondorioei aurre egiteko helburuarekin.