window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Zer egiten dugun/Elkarrizketa Zibilerako Mahaia
Elkarrizketa Zibilerako Mahaia2024-07-08T13:18:07+02:00

ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIA

Imagen de una mesa de diálogo civil

Elkarrizketa Zibilerako Mahaia aholkularitza eta parte-hartze organo nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean. Bere misioa gobernuaren eta herritar ekintzaileen arteko elkarrizketa bultzatzea eta erraztea da; politika publikoetan eragina izango duten harremanak sortuz, pertsonen ongizate soziala eta gizarte inklusiboa lortzeko.

Era berean, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren misioa da laguntza eskaintzea eta Hirugarren sektore soziala, bere plataformak eta sareak indartzea; beraien arteko elkarlana sustatuz, egonkortzeaz gain, administrazio publikoak eta euskal gizarteak onartu dezaten.

Sareen Sarearen funtzioa Elkarrizketa Zibilerako Mahaian Hirugarren sektore sozialaren sareen parte hartzea koordinatzea da. Organo honen lehendakaritza Sareen Sareako lehendakariari dagokio, Soraia Chaconi, hain zuzen.

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren jarduera nabarmena

Abendua 2023

Zainketa eredu berri baten aldeko akordioa Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian

2023ko Abenduak 21|

Soraia Chacón, EEZMren presidente berria

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren azken bileran, akordio bat onartu da zainketen aldeko herri-itunaren inguruan. Gainera, Soraia Chaconek Borja Doval ordezkatu du EEZMko presidente gisa, eta zaintza unibertsaleko sistema publiko eta komunitario baterantz aurrera egitearen garrantzia nabarmendu du.

Urtarrila 2022

Urria 2021

Euskadiko Haur, Nerabe eta Gazteen Batzordea eratu da

2021ko Urriak 25|

Urriaren 18an, ostegunean, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia bildu zen Gasteizen. Bertan, Haurren, Nerabeen eta Gazteen Batzordea eratzea erabaki zen. Batzorde hori elkarrizketarako eta lanerako gune iraunkorra izango da, eta bere helburua EEZM-ren barruko haur, nerabe eta gazteentzako politikei erantzutea izango da.

Uztaila 2021

Ekaina 2021

Borja Dovalek Pablo Gonzalez ordezkatuko du Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko presidente gisa

2021ko Ekainak 23|

Bileran Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege-aurreproiektua aurkeztu da

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko ordezkariek EEZMren bileran eskatu dute batzorde misto bat aktibatzeko, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege-aurreproiektuan egin beharreko hobekuntzei buruz hitz egiteko.

Martxoa 2021

Euskadiko Adinekoen Batzordea, pertsona nagusiei zuzendutako politikak lantzeko gune berria

2021ko Martxoak 30|

Lan talde iraunkorra Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren azken bileran osatu da

Batzordearen helburu nagusia adinekoei zuzendutako politikak orientatzea, diseinatzea, planifikatzea, jarraitzea eta/edo ebaluatzea da, bai eta Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren artean ekimen bateratuak edo lankidetzakoak bultzatzea ere.

Maiatza 2020

Azaroa 2018

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren batzordea eratu du

2018ko Azaroak 28|

Etxebizitza, DBE, Gizarteratzeko plana, jorratutako beste gai batzuen artean

Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaia (MDCE, gaztelaniaz) da Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko (TSSE, gaztelaniaz) sareen arteko eztabaidarako organo gorena eta Mahai horrek atzo onartu zuen TSSE Sustatzeko Estrategiaren Jarraipenerako Batzordea eratzea. Batzorde horretan hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako hiru kidek eta sektore sozialaren hiru ordezkarik.

Martxoa 2018

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak EHSS sustatzeko Estrategia aurkeztu dio Lehendakariari

2018ko Martxoak 21|

2020ra arte lehenetsitako 12 neurriko Legealdi Plana ontzat hartu du

Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiak (EEZM) ezohiko saio bat egin zuen atzo Lehendakaritzan, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko I. Estrategian jasotako 36 ekintzak aurkezteko. Estrategiako dokumentua Eusko Jaurlaritzak landu du hirugarren sektorearen laguntzarekin eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren bidez, hori baita hirugarren sektoreak euskal administrazioan parte hartzeko daukan elkarrizketa organo nagusia.

Azaroa 2017

Urria 2017

Uztaila 2017

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak DBE hobetzearen inguruan eztabaidatzeko batzorde bat eratzea erabaki du

2017ko Uztailak 18|

Etxebizitza arloko Bazterkeria kasu larrien inguruko Estrategia lantzeko talde bat ere eratuko da

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) sareek eta Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako organoa da. Helburua zera da: Eusko Jaurlaritzaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko harremanak sustatu eta erraztea.

Urria 2015

Lehendakariarekin saio berezia

2015ko Urriak 7|

Hirugarren gizarte-sektoreko sareek lehendakariari beraien kezkak eta egungo erronkak adierazi zizkieten

Hizketa Zibileko Mahaiak ordezkatzen dituen Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreko hamalau elkarteek duela gutxi beraien kezka eta erronkak adierazi zizkieten Iñigo Urkullu Lehendakariari; krisi garai honetan bakoitzak bere esparrutik elkarlanean gizarte justuago, elkartuago eta parekideago bat eraikitzeko.

Go to Top