EKONOMIA SOLIDARIOAREN AZOKA GASTEIZERA ITZULTZEN DA
Ekonomia Solidarioaren Azoka Gasteizera itzultzen da VI. edizioan. Ekainaren 23an ospatuko da, Alde Zaharreko Landatxo kiroldegian
Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da.