Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak DBE hobetzearen inguruan eztabaidatzeko batzorde bat eratzea erabaki du
Etxebizitza arloko Bazterkeria kasu larrien inguruko Estrategia lantzeko talde bat ere eratuko da
Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) sareek eta Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako organoa da. Helburua zera da: Eusko Jaurlaritzaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko harremanak sustatu eta erraztea.