window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Albisteak

700 PERTSONA INGURU PARTE HARTU ZUTEN EUSKOFEDERPEN ELKARTEAK ANTOLATUTAKO ADINEKO PERTSONENTZAKO IBILALDIAN

Euskofederpen Euskal Herriko Erretiratu eta Pentsiodunen Federazioak ibilaldi neurtua antolatu zuen urriaren 22an Donostian, Adineko Pertsonen Egunaren harira. Ekitaldiak parte-hartze zabala jaso zuen, eta bazkide ugari bildu ziren bertan (700 pertsona inguru). Ibilaldi honen bitartez, 2005. urtean egindakoa errepikatu nahi izan zen.

2021-03-04T15:35:51+01:002016ko Urriak 25|

EUROPAKO FINANTZAKETARAKO SARBIDEARI BURUZKO JARDUNALDIA

Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokitik, Sareen Sarearekin elkarlanean, jardunaldia antolatuko dute azaroaren 2an, Bilbon, Europako finantzaketarako sarbidearen inguruko Euskadiko errealitatea modu sakonagoan ezagutzeko (Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialerako interesekoak diren Europako programak eta deialdiak, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde batzuen esperientziak, bideak, laguntzak eta oztopoak…); eta dagoen gabezia azal dezaketen arrazoi batzuk identifikatzeko eta aztertzeko (batez ere, esparru batzuetakoa).

2021-03-04T15:46:53+01:002016ko Urriak 17|

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legeari buruzko tailerrak

Azaroan, Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak, Sareen Sarearekin elkarlanean,Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 2016ko maiatzaren 12ko 6/2016 Legeari buruzko hiru tailer labur egingo ditu Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei eta sareei zuzenduta.

2024-07-19T10:22:00+02:002016ko Urriak 17|

SAREEN SAREAK GIZARTEA HOBETZEKO 16 PROPOSAMEN BIDALI DIZKIE EUSKAL ALDERDI POLITIKOEI

Lehendakarigai diren hautesleei eskatu die pertsonen babes sozial eta ongizatearekiko konpromisoa hartzeko

Hautestontziekin zita dugu laster Euskadin, datozen lau urteetako Legebiltzarra eta Jaurlaritza hautatzeko.

2021-03-04T16:06:03+01:002016ko Irailak 8|

EHUN ERAKUNDETIK GORA HIRUGARREN GIZARTE SEKTOREARI BURUZKO LEGEAREN AURKEZPENEAN

150 pertsona baino gehiago izan ziren Eusko Jaurlaritzak antolatutako Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreari buruzko Legearen aurkezpen-jardunaldian. Ekitaldia Lakuako areto nagusian burutu zen eta bertan izan ziren sektoreko sare eta erakunde ezberdinetako ordezkariak, toki, foru zein erkidego mailako administrazioetako kargu tekniko eta politikoak, izapide-aldian lege-testua negoziatu duten talde parlamentarietako kideak eta ekitaldira gonbidatutako beste zenbait gizarte eragiletako ordezkariak.

2021-03-04T16:11:46+01:002016ko Ekainak 28|

POZARREN DA SAREEN SAREA, EUSKADIKO HGSRI BURUZKO LEGE BERRIAK AITORTZA ETA EGONKORTASUNA EKARRIKO DITUELAKO

Euskadiko hirugarren gizarte sektoreko sareen sareak balorazio positiboa egin dio bere esku-hartze esparrua zehaztu, arautu eta babesteari, eta lege tramitazioaren izaera parte-hartzailea txalotu du

Sareen Sareak, hirugarren gizarte sektoreko sareen sareak, positiboki baloratu du Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreari buruzko Legea onartu izana (adostasun handiarekin). Uste du azken urteotan sektoreak egindako aldarrikapen sendoari erantzunez hartu duela erabaki hori, sektorea aitortu, arautu eta babestuko duen arau bat egon dadin.

2021-03-04T16:18:22+01:002016ko Maiatzak 12|

ONCE SARI SOLIDARIOEN BANAKETA

Sarituak: Peñascal, Lantegi Batuak, Sabin Ipiña, Aratekoa eta Objetivo Euskadi

Instituzioen eta Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen ordezkaritza ugari bildu ziren Bilboko BBK Aretoan, ONCE Euskadi 2016 Sari Solidarioen banaketan parte hartzeko, eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak zuzendu zuen ekitaldia.

2021-03-04T16:25:44+01:002016ko Maiatzak 4|
Go to Top